Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2017ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4477

91/2017 EBAZPENA, irailaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei elkarrizketa-laguntzaileak emateko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kudeaketa-gomendioaren hitzarmen hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei elkarrizketa-laguntzaileak emateko. Hitzarmen horren testua honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 8a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 8KO 91/2017 EBAZPENARENA

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO LANKIDETZARAKO OINARRIAK, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOETAN ETA HIZKUNTZA-ESKOLA OFIZIALETAN 2017-2018 IKASTURTERAKO MINTZAPRAKTIKAKO IRAKASLE LAGUNTZAILEAK JARTZEKO

Kanpoko Hezkuntza Jarduera arautzen duen ekainaren 25eko 1027/1993 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokio, besteak beste, Espainiako hezkuntza eta kulturak kanpoan duen proiekzioa bultzatzea, eta, horretarako, espainiar kultura eta hizkuntzaren sustapen eta hedapenaren nahiz nazioarteko lankidetzaren esparru zabalenean txertatzea hezkuntza-ekintza hori.

Mintzapraktikarako irakasle laguntzaileen programaren bidez, Alemania, Australia, Belgika, Bulgaria, Kanada, Txina, Estatu Batuak, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Malta, Marocco, Norveia, Zeelanda Berria, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua eta Suediako hautagaiak aukeratzen ditu Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Espainiako Estatuko autonomia-erkidegoetako eta hiri autonomoetako Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta hizkuntza-eskola ofizialetan zerbitzuak eman ditzaten.

Programa hori antolatzeko oinarria Espainian eta programan parte hartzen duten herrialdeetan indarrean dauden Hezkuntza, Kultura, Zientzia eta Teknika arloetako bitariko lankidetza-hitzarmenek osatzen dute.

Programa honek azken deialdietan izan duen arrakastaren ondorioz, nabarmen ugaritu da mintzapraktikako irakasle laguntzaileen kopurua. Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2017-2018 ikasturtean beharko dituen mintzapraktikako irakasle laguntzaileak aukeratze aldera Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak hartu beharreko neurriak hartzea da lankidetza-oinarri hauen helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen bere Autonomia Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, hezkuntzaren arau-garapen eta betearazpenerako eskumena, hezkuntzaren maila eta gradu, modalitate eta espezialitate guztietan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak atzerriko hizkuntzen irakaskuntza sustatzen eta bultzatzen ari da bere kudeaketa-esparruko ikastetxeetan.

Hori guztia dela-eta, beharrezkoa da Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetzaren oinarriak ezartzea, mintzapraktikako irakasle laguntzaileen programa behar bezala kudeatzeko.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aldetik, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako estatu-idazkariak sinatuko du; uztailaren 3ko 603/2015 Errege Dekretuaren bidez egin zen haren izendapena.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, berriz, Hezkuntzako sailburuordeak sinatuko du, Gobernu Kontseiluk 1996ko urtarrilaren 9ko Erabakiaren bidez onartutako 9. arau-ohiak ematen dion baimenarekin.

Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoak zuzenean finantzatuko dituen laguntzaileen kupoari dagozkion alderdiak arautzeko

OINARRIAK

● Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak mintzapraktikako ehun eta hirurogeita hiru irakasle laguntzaile aukeratuko ditu gehienez ere: ingeleseko ehun eta berrogeita zazpi, frantseseko hamar eta alemaneko sei, eta horiek denak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak banatuko ditu bere ikastetxeetan.

● Ikasturtea hasi baino lehen, aukeratutako laguntzaileen zerrenda zehatza bidaliko dio Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoari.

● Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetara joaten diren mintzapraktikako irakasle laguntzaileek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak zuzenean kudeatutako ikastetxeetako baldintza berberak bete beharko dituzte. Konkurrentzia lehiakorreko erregimenean diru-laguntza publikoak emateko oinarriei buruzko 2005eko apirilaren 20ko ECI/1305/2005 Aginduan (maiatzaren 12ko BOE) edo hori ordezten duen arauan daude jasota baldintza horiek.

Ingeleseko mintzapraktikako ehun eta berrogeita zazpi irakasle laguntzaile, frantseseko hamar laguntzaile eta alemaneko sei laguntzailera arteko gastua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatuko du 2017-2018 ikasturtean, bere aurrekontuen kontura. Kontzeptu hauek finantzatuko dira, hain zuzen ere:

● 700,00 euroko hileko laguntza, 2017ko urriaren 1etik 2018ko maiatzaren 31ra.

● Osasun-estaldura, Europako osasun-txartelik ez duten mintzapraktikako irakasle laguntzaileentzat.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak harrera- eta orientazio-ikastaro bat antolatuko du bere ikastetxeetara joango diren mintzapraktikako irakasle laguntzaile guztientzat.

Lankidetzarako oinarri hauek zortzi hilabetez egongo dira indarrean: 2017ko urriaren 1etik 2018ko maiatzaren 31ra. Aldi hori urtero luzatuko da, lankidetzarako oinarri berriak sinatuz. Lankidetzarako oinarri hauen partaide den edozein administraziok sala ditzake oinarri hauek, azkentze-data baino gutxienez hiru hilabete lehenago.

Lankidetzarako oinarri hauen formalizazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute lankidetzarako oinarriak berrikustea, bidezkotzat jotzen dituzten aldaketak egiteko.

Eta hala jasota gera dadin, agiri honen hiru ale sinatzen dira, 2017ko ekainaren 26an.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aldetik.

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako Estatu-idazkaria,

MARCIAL MARÍN HELLÍN.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.

Hezkuntzako sailburuordea,

MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala