Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2017ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4474

EBAZPENA, 2017ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Judit Sancho López izangai hautatu bezala Ingelesa espezialitatean sartu dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran (Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitua), Nayade Pérez Molina izangai hautatuak uko egin ondoren.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (2017ko otsailaren 23ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura deitu zen.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren bidez (2017ko abuztuaren 4ko EHAA), argitara eman ziren oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak (aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran).

Argitara eman zen, halaber, izangai ordezkoen zerrenda, aurkez daitezkeen errekurtsoak onetsiz gero edo hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik (uko-egite horiek Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aurrean aurkeztu behar dira, 2017ko abuztuaren 19a baino lehenago) izangai hautatutakoren batek izaera hori galtzen badu ere.

Nayade Pérez Molina andreak (izangai hautatuak) 2017ko abuztuaren 19a baino lehenago hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin zien; Maisu-maistren kidegoko Ingelesa espezialitatean, txanda librean.

Horren ondorioz, Judit Sancho López andrea (ordezko lehen izangai hautatua) Maisu-maistren kidegoko Ingelesa espezialitateko izangai hautatua da, txanda librekoa.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Judit Sancho López izangai hautatu bezala Ingelesa espezialitatean sartzen dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran (Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitua), 5.1893 puntu eta 2. HE dituela.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Hirugarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea Judit Sancho López andrea izangai hautatuak dokumentuak aurkeztu ditzan. Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian azaltzen da zein agiri aurkeztu behar dituen. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da agiriok Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan aurkezteko epea.

Ezarritako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik agiririk aurkezten ez badu, edo agiri horien azterketatik aipatutako Aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez dela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, ezertan eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna.

Laugarrena.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 1a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala