Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2017ko irailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4390

AGINDUA, 2017ko irailaren 1ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Caja de Ahorros de Vitoria y Alava - Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria» fundazioaren estatutuetako 7. artikuluko lehenengo paragrafoan egindako aldaketa (helbidearena) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko apirilaren 20an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, «Caja de Ahorros de Vitoria y Alava – Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria» fundazioaren estatutuetako 7. artikuluko lehenengo paragrafoan egindako aldaketa (helbidearena) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori egitea 2017ko martxoaren 29an erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Aldatutako artikulua fundazioaren helbidean egindako aldaketari dagokio, Posta kaleko 24ko 2.etik Aiztogile kaleko 2ra aldatu baita (Kordoi Etxea). Bi helbideak Gasteizen daude.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1 artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Bestalde, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Gasteizko (Araba) «Caja de Ahorros de Vitoria y Alava – Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria» fundazioaren estatutuetako 7. artikuluan (helbidearena) egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Posta kaleko 24ko 2.etik Aiztogile kaleko 2ra aldatu baita (Kordoi Etxea). Bi helbideak Gasteizen daude. Aldaketa hori egitea erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak 2017ko martxoaren 29an, agindu honetako datarekin, 2017ko apirilaren 20an Fernando Ramos Alcázar notarioaren (protokolo-zenbakia: 644) aurrean egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako inguruabarretan.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 1a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala