Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2017ko irailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4283

AGINDUA, 2017ko abuztuaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, José Angel Ayúcar Senosiain jauna Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– José Angel Ayúcar Senosiain jauna Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko apean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala