Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2017ko abuztuaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4218

IRAGARKIA, ibilgailuen parkeko tailerretan makinaria eta instalazioak mantentzea eta konpontzea helburua duen zerbitzu-kontratu administratiboaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: E-113/2017).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Helbide elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 13a, 10:00etan.

d) Espediente-zenbakia: E-113/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Ibilgailuen parkeko tailerretan makinaria eta instalazioak mantendu eta konpontzea.

c) Loterik ba ote dagoen, eta zenbat lote/unitate dauden: ez.

d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: ikus kontratuaren agiriak.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: ikus kontratuaren agiriak.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 50000000-5.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: ikus kontratuaren dokumentazioa.

– Prezioa: 80 puntu.

– Ordezko aleetan deskontua: 10 puntu.

– Berme-epea: 10 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 80.000 euro, guztira, BEZa barne.

5.– Eskatutako bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala badagokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ikus kontratuaren dokumentazioa.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikus kontratuaren dokumentazioa.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Kontratu erreserbatuak: ez.

7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 13a, 10:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: ikus kontratuaren dokumentazioa.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (prozedura murriztua): ez dago halakorik.

e) Aldaerak, hala badagokio: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

8.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa, eta automatikoki formulak aplikatuz ebaluatu ahal diren irizpideak.

a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2017ko irailaren 19a, 12:00etan.

9.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

10.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): ez.

11.– Bestelako informazioa.

Erandio, 2017ko abuztuaren 10a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana