Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2017ko abuztuaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4183

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1277/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1277/16 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Joy Osakue.

Alderdi demandatua: Sunny Ogiemwonyi.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

388/2017 epaia, Joy Osakue demandatzaileak eta Sunny Ogiemwonyi demandatuak ezkontzaz kanpo izandako seme-alabentzako neurrietarako auzian bideratutako 1277/16 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.

Sunny Ogiemwonyi demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala