Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2017ko abuztuaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4145

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Diziplinazko Araudiaren 3. artikuluaren ikustaldi-izapidea, ertzain baten diziplina-espedienteari dagokiona.

Helbide ezagunik ez denez, ezin izan da aipatutako 53. artikuluaren ikustaldi-izapidearen jakinarazpen pertsonala egin; beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Prozedurako jarduera guztien kopia bat eskura du Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

2.– Hamar eguneko epea ematen zaio instrukzio-egileari bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

3.– Izapidetzeko epea geldirik dago 2017ko abuztuaren 16az geroztik, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudiaren 41.3 artikuluarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2017ko abuztuaren 16a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

eranskina
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala