Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2017ko abuztuaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4143

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 144/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 144/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Carmen Caceres Gonzalez.

Alderdi demandatua: Ruben Dario Pineda De Los Santos.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

277/2017 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: 2017ko apirilaren 28a.

Alderdi demandatzailea: Carmen Caceres Gonzalez.

Abokatua: Jose Antonio Valin Roman.

Prokuradorea: Veronica Blanco Cuende.

Alderdi demandatua: Ruben Dario Pineda De Los Santos.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: banantzearen edo dibortzioaren ondoriozko neurriak.

EPAITZA

Zati batean baietsi da Carmen Cáceres González andreak Ruben Dario Pineda De Los Santos jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, 2013ko uztailaren 2an 482/2012 prozeduran eman zen epaia aldatu behar dut, eta bikotearen Carmen Ainara eta Rubén Aimar bi seme-alabei ezarri zitzaizkien neurriak zabaldu behar dira; seme-alaben zaintza ez duen bikotekideari hilean 240 euroko mantenu-pentsioa ezartzen zaio, 120 euro bere ardurapeko seme-alaba bakoitzeko. Ebazpen hau ematen den egunetik aurrera izango dira ondorioak.

Ez da berariaz ezer erabakitzen sortu diren kostuen gainean. Alderdi bakoitzak bere kostuak ordainduko ditu, eta bienak direnak erdibana ordainduko dituzte.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko uztailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala