Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2017ko abuztuaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4134

IRAGARKIA, Creadis 3 - Smart Creative Districts / Sormen Barruti Adimentsuak Europako proiektuaren idazkaritza teknikoaren eta aholkularitza metodologikoaren zereginak gauzatzeko laguntza teknikoa emateko kontratu administratiboa formalizatu dela argitara ematen duena (Espedientea: K-07/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: K-07/2017.

d) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Creadis 3 – Smart Creative Districts / Sormen Barruti Adimentsuak Europako proiektuaren idazkaritza teknikoaren eta aholkularitza metodologikoaren zereginak gauzatzeko laguntza teknikoa ematea.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta argitaratze-eguna: 2017ko apirilaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 72. zenbakia.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 188.429,76 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa guztira: 199.050,00 euro.

6.– Kontratuen formalizazioa.

a) Esleipen data: 2017-06-27.

b) Kontratuen formalizazio-data: 2017-06-29.

c) Kontratistak:

– 1. lotea: 97 S&F, SL.

– 2. lotea: Edenway, SL.

d) Esleipenen zenbatekoak. Zenbatekoak guztira:

– 1. lotea: 112.429,10 euro.

– 2. lotea: 31.460,00 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala