Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2017ko abuztuaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4123

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 586/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 586/2016 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori A.R.F.S.k eskatuta hasi da Julio Garcia Campuzanoren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

294/2017 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: A.R.F.S.

Abokatua: Jorge Perez Guerrero.

Prokuradorea: Idoia Gutierrez Lopez.

Alderdi demandatua: Julio Garcia Campuzano.

Abokatua: Juan Maria De Lecea Aguirre.

Prokuradorea: Begoña Lopez Del Hoyo.

Judizioaren xedea: neurriak aldatzea.

EPAITZA

Osorik ezesten dut A.R.F.S.k Julio Garcia Campuzanoren aurka jarritako demanda; deklaratzen dut ez dela bidezkoa nahi den aldaketa egitea, eta ez dut hartzen auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: .0. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Julio Garcia Campuzano demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko uztailaren hogeita seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala