Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2017ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4115

AGINDUA 2017ko uztailaren 26koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuarena, Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako Hirigune proiekturako laguntza-programarako arauak ezarri eta deialdia egiteko.

Euskadi 2020 XI Legegintzaldi honetako gobernu-programan, I.1 ardatzaren barruan. 31. konpromisoan («Euskal merkataritza-sektorearen lehiakortasuna sustatu») hazkunde irmoa aipatzen da, enplegu gehiago eta hobearen bidez lortzeko, eta han aipatzen da herriko dendei lagundu egin behar zaiela, enplegua finkatzeko eta herri nahiz hiriak dinamizatzeko, hiriko espazioak zorrotz kudeatuta. Halatsu, komertzioen arteko kooperazioa bultzatu nahi da, lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak bultzatuz eta merkataritzako enpresa-elkarteei indarra emanez. Horretarako, ezinbestekoa dugu hainbat ekintza abian jartzea, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko kolaborazioaren bitartez, dinamizazio-programak ezartzeko udalen eta elkarteen artean.

Aberastasuna emateko eta enplegu sostengarri eta kalitate onekoa sortzeko helburuz taxutu behar ditugu politikak, jakinik globalizazioak eta kontsumo-ohitura hauek marraztutako agertokian mugitu beharko dugula: gure ingurua gero eta lehiakorragoa eta profesionalago izango da, eta produktu nahiz zerbitzuen bikaintasun eta kalitatea gero eta determinatzaileagoa izango dira zer erosi aukeratzerakoan, bai eta, ondorioz, lortzen diren emaitzetan ere.

Helburu horiek betetzeko, ezinbestekoa da arlo pribatuaren eta publikoaren arteko lankidetza bideratzeko mekanismoetara jotzea, eta sektore nahiz zonako kooperazioa bultzatzea udalerrian bertan; hartara, gure enpresen kokapen sendoagoa izango dute beren inguruan ondo errotuta egoteko.

2017ko ekitaldira begira, arau batzuk aldatuko ditugu, aurreko urteetan izandako esperientziak erakutsi digunaren arabera, gauzak hobeto egiteko. Aldaketa nabarmena zera izango da, onuradun tipo berria sartu dugula udalak burutuko dituen ekintzetan, zehazki, 10.000 biztanletik gora, 100 denda baina gehiago eta langabezia-tasa autonomia-erkidegoko bataz bestekoa baina altuagoa daukaten udalerrietan. Gobernu orok behar baitu denentzako jardun ekonomikoa ekarriko duten inguru eta tresna egokiak sortzen asmatu, batez ere, premia larria dutenentzat.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hirugune - Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntza-programaren 2017rako oinarri arautzaileak onartzea, eranskinean jasota dagoenaren arabera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Oinarrietan aurreikusita ez dagoen guztirako, hauek aplikatuko dira: 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Orokorra; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duena; eta, prozedura-arloan, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dionez administrazio-bideari, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak zenbatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 26a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

I. ERANSKINA
OINARRI ARAUTZAILEAK
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da:

Hiriko merkataritza-lankidetza eta -dinamizaziorako estrategien garapena erraztea; hain zuzen, jarduerak kokatuta dauden hiri-guneetako merkataritza-lehiakortasuna eta marka-posizionamendua hobetzea xede dutenena.

2.– Aipatu programarekin bat etorriz, jarraian zehaztu jarduera-proiektuak ezarri eta garatzeko laguntza ekonomikoak emango dira: udalerri mailakoak izanik, euren izaera estrategikoa dela-eta bereizi eta globalak izateaz gain, parteek adostutako ekintza guztiak integratuko dituztenak. Adostasun hori lankidetza-hitzarmen publiko-pribatua sinatuta gauzatuko da; hitzarmen bakarra udalerri bakoitzeko. Hitzarmen hori, eta proiektua, ezinbestekoa izango da, eta urtero berretsi beharko da. Esandako adostasunak berariaz jasoko du zer-nolako modua ezarri den diru-laguntzaren xede den proiektuaren plangintza, jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Goragoko artikuluan zehaztu helbururako diren baliabide ekonomikoek 1.875.143,00 euro egingo dituzte, udalei dagokienez (2017rako 1.312.600,00 euro, eta 2018rako 562.543,00 euro); eta hiriko merkataritzako merkatarien elkarte eta elkarte mistoak edo hiri-merkataritzaren plataformak, elkarte-multzoak edo elkarteen jarduerei dagokienez, 1.925.000,00 euro; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko dira.

2.– Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du diru-kopuru horien zenbatekoa edo hori eguneratzetik ateratzen dena gainditzerik izango, indarreko legerian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki.

3.– Aipatu laguntzei aurre egin behar dien aurrekontuak ez badu kreditu egoki eta nahikorik lortu nahi den helbururako, laguntzak ukatu egingo dira administrazio-ebazpenaren bitartez. Era berean, diru-laguntzak emateko ezarritako kreditua agortuz gero, gertaera horren berri emateko, Turismo eta Merkataritzako sailburuordetza eskudunak administrazio-ebazpen bat emango du eta bertan adieraziko du zer egunetan agortu den aipatu kreditua. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ez da onartuko une horretatik aurrera aurkezten den beste laguntza-eskaerarik.

4.– Diru-laguntzen eskaera-espedienteak hurrenkeran ebatziko dira, agindu honetan galdatutako dokumentazio guztia osatuta daukaten momentuaren arabera.

3. artikulua.– Laguntzen modalitatea.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, gauzatuko dira, eta Agindu honetan zehazten diren jarduerak finantzatuko dira.

4. artikulua.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Agindu honetan ezarritako laguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek edo erakunde pribatuek emandako beste zeinahi laguntzarekin, betiere helburua berbera baldin bada.

2.– Diru-laguntzaren zenbatekoak ezingo du, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako diru-laguntzak batuta, aurkeztutako aurrekontuaren % 100 gainditu.

Gehiegizko finantzaketa gertatuko balitz, eman beharreko diru-laguntza murriztu egingo da diruz lagundutako proiektua egikaritzeko aurreko lerrokadan ezarritako osoko kostuaren mugaraino.

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak eskatu ahal izango dituzte EAEko udalek eta udalerriko merkatarien elkarteek edo hiri-merkataritzaren elkarte mistoek edo hiri-merkataritzaren plataformek, elkarte-multzoek edo elkarteek; baina lankidetza publiko-pribatuko «esparru-akordio» bat sinatu beharko dute biek, eta honako hauek xeheki adierazi beharko dira bertan:

– Udalerriko merkatarien elkarteen izena eta kopurua, eta, egoki bada, haien ordezkariaren izendapena.

– Helburuak.

– Ekintzak.

– Aurreikusitako egutegia.

– Proiektua gauzatzeko baliabide ekonomikoak eta berorien jatorria.

– Ekintza bakoitzaren estaldura eta arrakasta-maila neurtzeko erabiliko diren adierazleak.

– Existituko ez balitz, proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egingo duen organo baten eraketa.

a) Udalak:

1) 15.000 biztanletik gora dituzten udalerriak. Zerrenda agindu honetako II. eranskinean dago jasota.

2) 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, hirigune historikoa baldin badute eta udalerriko merkataritza-establezimenduen kopurua dela eta, biziberritze komertzial baterako potentzialtasuna duten kasuan. Halako udalak agindu honetako III. eranskinean daude zehaztuta.

3) Beren eskualde-ingurunean ekonomia eta merkataritza arloko erreferentziazko gunetzat jotzen diren udalerriak. Aipatutako udalak agindu honetako IV. eranskinean daude zehaztuta.

4) Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeetako udalerri nagusiak, 100 merkataritza-establezimendutik gora dituztenak, agindu honetako 6. artikuluko 1.d) idatzi-zatian jasotako jardueretarako soilik. Halako udalak agindu honetako V. eranskinean daude zehaztuta.

5) 10.000 biztanletik gora daukaten udalerriak, 100 merkataritza-establezimendutik gora dituztenak eta, 2017ko urtarrilaren 1ean, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino altuagoa dutenak, agindu honetako 6. artikuluko 1.c) idatzi-zatian jasotako jardueretarako soilik. Halako udalak agindu honetako V. eranskinean daude zehaztuta.

b) Zona-eremuko merkatarien elkartek eta elkarte mistoak, baldin eta, 2017ko urtarrilaren 1ean, inskribaturik badaude Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan, zeina ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuaz arautu baitzen.

c) Plataformak, elkarte-multzoak edo hiri-merkataritzako elkarteak, pertsona fisiko edo juridiko gisa eratuak, publikoak zein pribatuak, edo edozein motako unitate ekonomiko edo ondare, izaera juridiko propioa duena, eta, zuzenbideak onartutako edozein eran, 2017ko urtarrilaren 1ean horrela inskribatuta daudenak.

2.– Merkatarien elkarte, hiri-merkataritzako plataforma, elkarte-multzo edo elkarte bat baino gehiago dagoen udalerrien kasuan, udalerriko hiri-merkataritzaren plataformarik badago, plataforma, elkarte-multzoa edo hiri-merkataritzako elkarte horixe izango da onuraduna. Hiri-merkataritzako plataformak hauek dira: udalerriko merkatari elkarteen ordezkaritzaren gehiengoa duen zonako merkataritza-elkarteak.

Hiri-merkataritzako plataforma, elkartze-multzo edo elkarterik ez bada, udalerriko merkatarien elkarteen multzoak erabakiko du, era adostuan, erantsitako agiri batean, zeinek izango duen haien ordezkaritza, bakarra izango baita udalerri bakoitzeko, eta elkartea ordezkatuko duen pertsona izendatuko da eta behar bezainbat ahalmen emango zaio, laguntzaren onuradun gisa dagozkion obligazioak bete ditzan; eta esandako dokumentuan jasoko dira, orobat, elkarte bakoitzak nolako parte-hartze maila izango duen proiektua gauzatzean, eta elkarte bakoitzari dagokion zenbatekoa, bakoitzari zenbateko diru-laguntza esleituko zaion zehazteko.

Merkataritza-elkarte bat baino gehiagoko kide diren elkarte-kideak baldin badaude, kide horiek, nahitaez, bere kidetza zein elkartetan konputatzea nahi duten erabaki beharko dute; eta elkarte bakarra konputatu dezakete, arau honetarako.

Udalerriko merkatarien elkarte guztien adostasuna lortuko ez balitz; elkartekide kopuruari dagokionez enpresa-ordezkaritza maila handiena duen edo duten erakundearen eta udalaren artean iritsitako akordioak balioko du.

Horretarako, elkarrekin adostutako dokumentu bat aurkeztu beharko dute, aldeek sinatuko dutena eta bertan islatuko dira esandako akordioa lortzeko egin diren izapideak, akordiotik kanpo geratu diren erakundeak, zer arrazoigatik geratu diren kanpoan eta erakunde sinatzaileen ordezkaritza maila.

Era berean, urteko jardueren eragiketa-plana eta aurreikusitako finantzazio-sistema aurkeztu beharko dituzte.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko erakunde autonomoek, edo edozein Administrazio Publikoak, ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

4.– Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresen proiektuak ez dira diruz lagunduko.

5.– Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak bete diren automatikoki egiaztatuko da, laguntza eman aurretik eta ordainketa-proposamena egin aurretik; azken kasu horretan, laguntza eman zenetik 3 hilabete baino gehiago igaro direnean, eta ordainketa osteko ekitaldi batean egiten bada.

Diru-laguntzaren eskaera aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio diru-laguntza emango duen organoari, zuzenean egiazta ditzan Diru-laguntzen Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan (887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa) aurreikusita dauden egoerak, ziurtagiri telematikoen bidez; kasu horretan, eskatzaileak ez ditu ziurtagiri horiek aurkeztu beharko.

Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

II. KAPITULUA
UDALETXEENTZAKO LAGUNTZAK

6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Diruz lagun daitezkeen inbertsio-proiektuak jotzen dira ondorengo hauek:

1.– Ikerlanak.

a) Agindu honetan aurreikusitako udalerrietan Merkataritza Suspertzeko Planak –halakorik ez badute– prestatzeko eta lantzeko ikerlanak, edo, egin zirenetik, 5 urtetik gorako antzinatasuna duten planak eguneratzeko egin beharrekoak.

Diruz lagundu ahal izateko, gutxienez, ondorengo eduki hauek jaso beharko dituzte:

1) Udalerriaren identifikazio-parametroen azterketa.

2) Zonako merkataritza-azterketa.

3) Zonako espazio-azterketa.

4) Udalerriko hornidura-sistemen azterketa, salerosgaien karga eta deskarga ordenantzei buruzko alderdiak barne direla.

5) Eskaeraren azterketa.

6) Diagnostikoa.

7) Helburuak eta ekintzak zehazten dituzten jardueren proposamenak eta haiek gauzatzea ahalbidetuko duten adierazleak.

b) Txikizkako udal azokak eraldatzea, berregituratzea eta modernizatzea xede duten ikerlanak.

Ikerlan horiek, diru-laguntzarik jasotzeko modukoak izango badira, gutxienez, ondorengo eduki hauek jaso beharko dituzte:

1) Ikerketaren helburuak.

2) Udalerriaren deskribapen-azterketa.

3) Zonako merkataritza-azterketa.

4) Xede-merkatuaren oraingo egoeraren azterketa, espazio, arkitektura eta merkataritza alderdiei dagokienez; irisgarritasuna, dekorazioa eta postuen kokapena ere aztertuko dira.

5) Oraingo kudeaketa-eredua eta baliabideak.

6) Eskaeraren azterketa.

7) Diagnostikoa.

8) Jarduera proposamenak:

– Globalak, azoka osorako, oro har.

– Azokako eskaintza komertzial globala (establezimendu aukera eta tipologia).

– Espezifikoak, salmenta-postu bakoitzarentzat.

– Erabiltzaileei zerbitzuak eskaintzea (etxera banatzea, ordutegiak, txartelak, aparkalekuak, informazio-puntuak,...).

– Produktu-gama berriak sartzea (bidezko merkataritza, produktu ekologikoak, tokikoak, eskuz landuak, jatorri-izendapen babestukoak, geografia-adierazpen babestukoak,...).

– Hondakinak gaika bildu eta tratatzeko sistemak.

– Barne araudia.

9) Proiektuaren bideragarritasuna epe labur, ertain eta luzera.

10) Gauzatzeko egutegi optimoa.

11) Kostuak kalkulatzea.

12) Ondorioak.

c) Udalerriko plan estrategikoetarako ikerketak, soilik baldintza hauek betetzen dituzten udalerrietarako: 10.000 biztanletik gora izatea, 100 merkataritza-establezimendutik gora edukitzea eta, 2017ko urtarrilaren 1ean, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino altuagoa izatea, eta aurreko 5 urteetan honelako antzeko ikerlanik egin gabe izatea. Honako eduki minimo hauek bete beharko dituzte:

1.– Planteamendua.

1.1.– Aurrekariak.

1.2.– Zioen azalpena.

1.3.– Planaren helburuak.

1.4.– Lan-metodoa.

1.5.– Planaren egitura.

1.6.– Erabili diren informazioa eta irizpideak.

1.7.– Herritarren partaidetza.

1.8.– Beste plan edo proiektu batzuekin koordinatzea.

2.– Abiapuntua.

2.1.– Udalerriko egoera sozio-ekonomikoa.

2.2.– Sektore komertzialaren diagnosia.

2.2.1.– Udalerriko eskaintza.

2.2.2.– Inguruko eskaintza (konparazioa).

2.2.3.– Udalerriko eskaera.

2.2.4.– Inguruko eskaera (konparazioa).

2.3.– Gune komertziala.

2.3.1.– Eskaintza komertzialaren hedapena, lurraldeka.

2.3.2.– Etorkizunerako planteamendua.

2.3.3.– Jarduera komertzial, turistiko eta hirugarren sektorerako arloen optimizazioa.

2.3.4.– Hutsik dauden lokalen errolda.

2.4.– Beste sektore batzuk (turismoa, kultura, aisia, osasuna, hezkuntza, ekonomia...).

2.4.1.– Udalerriko eskaintza eta eskaera tertziarioa.

2.4.2.– Inguruko eskaintza eta eskaera tertziarioa (konparazioa).

2.4.3.– Gainerako sektoreen hedapena, lurraldeka.

2.5.– Diagnostikoaren ondorioak.

3.– Jarduera-proposamenak.

3.1.– Merkataritza-jarduerarekiko.

3.2.– Gainerako sektore tertziarioarekiko.

3.3.– Sektoreen arteko elkarbizitzarekiko.

3.4.– Merkataritza-lurzoruarekiko.

3.5 Merkataritzako inguruak leheneratzea.

3.6.– Hutsik dauden lokalen gestioa.

4.– Gestioa eta finantziazioa.

4.1.– Gestio-sistemak.

4.2.– Finantziazio-sistemak.

4.3.– Sistemak ezartzeko metodoak.

4.4.– Lege-kontuak.

4.5.– Lankidetza publiko-pribatua.

5.– Ingurumenarekiko arreta.

5.1.– Merkataritza-jardueraren eta gainerako sektoreen analisia, ingurumenaren ikuspuntutik.

5.2.– Hobetzeko eta prebenitzeko neurriak.

6.– Parte-hartzea.

6.1.– Parte-hartze prozesuaren justifikazioa.

6.2.– Prozesuko kideak.

6.3.– Erabakiak hartzeko sistemak.

7.– Jarraipena.

7.1.– Jarraipen-mahaiaren eraketa.

7.2.– Kideak eta eginkizunak.

7.3.– Tutoretza.

7.4.– Erabakiak hartzea.

2.– Hirigintza-jarduerak merkataritza eremuetan.

5. artikuluan aipatu esparru-akordioan eta Merkataritza Suspertzeko Plan Berezian jasotako hiri-azpiegiturak egokitzeko proiektuetan egindako inbertsioak, baldin eta agindu honetako 5. artikuluko 1.a) 1), 2) eta 3) paragrafoetan aipatu udalek egiten badituzte, eta udalerriko merkataritza-jarduera aurrerabidean jartzeko helburua badute; esate baterako, merkataritza burutzen den ingurunea hobetzea.

Aurreko paragrafoan esandakoaren ildotik, uste da beharrezkoa dela MBP azterlan bat edukitzea; hala, puntu honetan zehaztu jardueretarako laguntzak eskatu ahal izateko.

Agindu honen ondorioei dagokienez, udalerriko hiri-azpiegituretan –barne dela hiri-ekipamendua– egokitzapen komertziala egiteko beharrezkotzat jotzen dira beherago zehaztu jarduerak; betiere, merkataritza aldeetan burutzen badira eta honako hauentzako badira:

a) Hiri-ingurunean kokatutako kale-merkataritza eta noizbehinkakoa garatzeko eremu espezifikoak egokitzea.

Agindu honen eraginetarako, kale-merkataritza eta noizbehinkako merkataritzaren garapentzat joko dira esandako merkataritza-aktibitatea eguneratzen eta duintzen duten jarduerak, eta hiri-ekonomiak animatzeko balio dutenak, esate baterako:

1) Salmenta tipologia honetako jarduerak garatzeko erabiltzen diren eremuak edo azalerak egokitzea.

2) Merkataritza-aktibitate horri zerbitzua emateko ekipamendu eta azpiegitura iraunkorrak eta ez-iraunkorrak nahiz iragankorrak: karpak, desarma daitezkeen egiturak edo antzekoak. Kasu horretan, merkataritza-jarduerari erreferentzia egiten dioten mezuak eta esloganak agerian eta ikusteko moduan paratu beharko dira.

3) Sostengu-zerbitzuen zuzkidura, hala nola argindarra, ura, ekipamendu elektronikoa, eta abar.

b) Udalerriko txikizkako merkatuetako postuak modernizatu eta berregokitzeko inbertsioak.

c) Denden eta erosketa-turismoaren seinalizazioa.

Hara zer den hori: merkataritza-zonetako eta erosketa-turismoarekin lotutako seinaleak jartzea, eta merkataritza-zonetarako sarbideen seinaleak jartzea, trafikoko seinaleak alde batera utzita.

d) Paramentu bertikalak edo antzekoak, iraunkorrak ez direnak, zeintzuen helburua baita: merkataritza-ardatzetako pasaia urbanoa eta estetikoa hobetzea; eta, betiere, jarduera bako lokalekiko loturarik badute.

e) Salmentako ardatzak eta kaleak oinezkoentzako prestatzea, bai haiek garatu eta birmoldatzea ere, baldin eta, azken hamar urteetan, laguntzarik jaso ez badute sail honek eratu Merkataritza Suspertzeko Planen bidez.

f) Espaloien zabalera handitzea, 3 metroraino, baldintza hauek betetzen dituzten kaleetan: bertako lonjen % 70 komertzialak izatea eta horien % 70 martxan egotea. Udalaren ziurtagiria beharko da baldintza horiek betetzen direla adierazteko.

g) Bideak bitarteko kale bihurtzea.

Agindu honen ondorioetarako, honako espazio hauek jotzen dira bitarteko kaletzat: merkataritza-jarduera izanik, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa dutenak, zeintzuetan oinezkoek lehentasuna duten ibilgailuen zirkulazioaren aurretik; eta, besteak beste, honako hauek izan daitezke euren ezaugarriak: zoladura plano bakarra, paseorako zonetako eta ibilgailuentzako zonetako zoruak bereizita dituela, trafikoa antolatua da eta abiadura mugatua (gutxi-gorabehera 20 km/h), trafiko oztopatzeko eta oinezkoei lehentasuna emateko ornamentuak dituena, bestek beste: arbolak, jardinerak, oztopo-zutoinak, bolardoak, etab.

h) Zamalanetarako eta/edo banaketa logistikorako zonak ezartzea; alegia, merkataritzako horniketa-lanak batu, zentralizatu eta minimizatzeko diren espazioak.

3.– Diru-laguntzaren helburu diren inbertsioak ekitaldia hasten denetik 2018ko abenduaren 31ra bitartean egin daitezke.

4.– Ez dira diruz laguntzeko modukotzat jotzen BEZa, tasak, profesionalen ordainsariak, etekin industriala, gastu orokorrak, ezta esandako kostuan zorrotz sartzen ez den beste ezein kontzeptu ere. Izaera orokorrez, ez dira diruz laguntzeko modukoak izango gero udalerrira itzultzea eskatuko duten jarduera eta/edo inbertsio haiek.

5.– Agindu honen arabera, hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak.

6.– Diruz lagunduko den jardueraren gehienezko azpi-kontratazio portzentajea % 100ean jartzea. Azpi-kontratazio horrek diru-laguntzak arautzeko lege orokorrak, azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, 29. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu. Agindu honen arabera dirua jaso duen edozein jarduerak, azpi-kontratazioa agindu horren araberakoa izateko, aipatutako lege-betekizun hori betetzeaz gain, beste baldintza hauek ere bete beharko ditu: kontratua idatziz taxutzea, aurrena Merkataritzako Zuzendaritzak kontratua baimenduta, eta kontratua erabakitzeko, gutxienez, hiru eskaintza eskatzea beste hainbeste hornitzaileri.

7. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Laguntzen zenbatekoa: inbertsioen egikaritze materialaren kostuaren % 80koa izango da.

6.1 Ikerlanak artikuluan jasotako jardueren kasuan, ondorengo gehieneko zenbatekoak ezartzen dira diru-laguntzentzat, ikerlan motaren arabera:

– 6.1.a) artikuluko ikerlanak (MSPB eta eguneratzeak): 25.000 euro.

– 6.1.b) artikuluko ikerlanak (Udal azokak): 15.000 euro.

– 6.1.c) artikuluko ikerlanak (Udalerriko plan estrategikoak prestatzea): prestatze-kostuaren % 70, eta gehienez ere 25.000 euro.

2.– Nolanahi ere, deialdi eta udalerri bakoitzeko gehieneko diru-laguntzari muga jarriko zaio, hauxe: populazio-tramuaren arabera dagokion diru-laguntza bider udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefiziente atertzen den emaitza:

(Ikus .PDF)

Agindu honen ondorioetarako, honako alderdi hauek izango dira kontuan:

A) EUSTATek argitara emandako biztanleriaren eta merkataritzaren azken zentsua hartuko da erreferentziarako, 2017ko urtarrilaren 1ekoa.

b) Udalerriko merkataritza-dentsitatea: txikizkako establezimendu kopurua x 1.000/biztanle kopurua.

c) Merkataritza-dentsitatearen koefizientea: udalerriaren merkataritza-dentsitatea/EAEko merkataritza-dentsitatea.

3.– VII eranskinean daude jasota herri bakoitzeko populazio, merkataritza-establezimendu eta merkataritza-dentsitateari buruzko datuak, eta EAEko merkataritza-dentsitatea.

4.– Diruz lagundu beharreko eskabideen zenbateko maximoa ez balitz iritsiko agindu honetan aurreikusitako baliabide ekonomikoen osoko zenbatekora, 6. artikuluaren 2. paragrafoan jasotako jardueretarako, soberakinak hainbanatuko dira hasieran emandako diru-laguntzaren % 20ko hazkunde maximora iritsi arte. Kasu honetan, 15. artikuluan aurreikusiarekin bat etorriz eman den zenbatekoaren % 70 ordainduko da.

III. KAPITULUA
MERKATARIEN ELKARTE ETA ELKARTE MISTOENTZAKO, EDO HIRI- MERKATARITZAREN PLATAFORMA, ELKARTE-MULTZO EDO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK

8. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Baldintza hauek betetzen dituzten proiektuak dira diruz laguntzeko modukoak:

– Udalerriko garapen komertzialerako planeamenduekin bat eta saileko plan estrategikoak markatzen dituen dinamizazio- eta sustapen-pautekin bat datozenak;

– Esparruko akordioan jasotako helburuak lortzeko asmoa duten proiektuak;

– MSPB ikerlanean edo horren ordezko edo osagarri den ikerlanean jasota daudenak;

– Udalerriko merkataritza-establezimendu guztiei parte hartzeko eskaintzea, edo geografia eragina mugagarria daukaten jardueren kasuan, eragin-eremu horretan dauden establezimendu guztiei parte hartzeko eskaintzea, baldin jarduera horiek hau lantzen badute:

a) Udalerriko merkataritza eta erosketa-turismoa dinamizatzera eta sustatzera zuzendutako ekintzak antolatzea eta gauzatzea, berorien helburua merkataritza-fluxuak erakartzea xede duten zonako estrategiak bultzatzea baldin bada.

b) Ingurura merkataritza-fluxuak erakartzea erraztuko duten merkataritzaren zerbitzu osagarriak antolatzea eta sustatzea.

c) Sektorearentzat interes erkidea duten lankidetza-zerbitzuak garatzea eta kontratatzea (eskalako ekonomiak sortzen dituzten proiektuak, negoziazio onuragarriak, etab.).

2.– Ekitaldia hasten denetik 2017ko abenduaren 31ra bitartean gauzatu ahal izango dira diruz lagun daitezkeen jarduerak.

3.– Estatutuetako helburua banaketaren aktibitateari lotuta duten Merkatarien Elkarteek eta Elkarte Mistoek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badute eta agindu honetako II, III, IV, V eta VI. eranskinetan jaso gabeko udalerrietan kokatuak baldin badaude, gutxienez 10 merkataritza-establezimendu badituzte, laguntza eskabidea aurkeztu ahal izango dute, bakarra udalerriko, artikulu honetan jasotako aktibitateak garatzeko, eta aurreikusitako gainerako baldintza guztiak ere bete beharko dituzte, agindu honetako 5. artikuluan eta MSPB ikerlanean jasotako udalaren eta elkarteen arteko esparru-akordioa izan ezik.

4.– Aldi beran, aurreko paragrafoetan zehazten diren jarduera berdinak izango dira diruz lagungarriak eskatzaileak Hiri-merkataritzaren Plataformak, Elkarte-multzoak edo hiri-merkataritzako elkarteak direnean.

BEZa eta gainerako tasak eta zergak ez dira lagunduko diruz.

5.– Agindu honen arabera, hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak.

6.– Diruz lagunduko den jardueraren gehienezko azpi-kontratazio portzentajea % 100ean jartzea. Azpi-kontratazio horrek diru-laguntzak arautzeko lege orokorrak, azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, 29. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu. Agindu honen arabera dirua jaso duen edozein jarduerak, azpi-kontratazioa agindu horren araberakoa izateko, aipatutako lege-betekizun hori betetzeaz gain, beste baldintza hauek ere bete beharko ditu: kontratua idatziz taxutzea, aurrena Merkataritzako Zuzendaritzak kontratua baimenduta, eta kontratua erabakitzeko, gutxienez, hiru eskaintza eskatzea beste hainbeste hornitzaileri.

9. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Emandako laguntzen zenbatekoa proiektuaren egiazko kostuaren % 80ra irits daiteke.

2.– Nolanahi ere, deialdi bakoitzeko eta udalerriko elkarteen multzorako gehieneko diru-laguntzaren muga hauxe izango da: merkataritza-tartearen arabera dagokion diru-laguntza udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefizienteaz biderkatuta lortzen den emaitza:

(Ikus .PDF)

Diruz lagundu beharreko eskabideen zenbateko maximoa ez balitzateke iritsiko Agindu honetan aurreikusitako baliabide ekonomikoen osoko zenbatekora, soberakinak hainbanatuko dira hasieran emandako diru-laguntzaren % 20ko hazkunde maximora iritsi arte. Kasu honetan, 15. artikuluan aurreikusiarekin bat etorriz eman den zenbatekoaren % 70 ordainduko da.

Agindu honen ondorioetarako, honako alderdi hauek izango dira kontuan:

a) EUSTATek argitara emandako biztanleriaren eta merkataritzaren azken zentsua hartuko da erreferentziarako, 2017ko urtarrilaren 1ekoa.

b) Udalerriko merkataritza-dentsitatea: txikizkako establezimendu kopurua x 1.000/biztanle kopurua.

c) Merkataritza-dentsitatearen koefizientea: udalerriaren merkataritza-dentsitatea/EAEko merkataritza-dentsitatea.

3.– VII eranskinean daude jasota herri bakoitzeko populazio, merkataritza-establezimendu eta merkataritza-dentsitateari buruzko datuak, eta EAEko merkataritza-dentsitatea.

IV. KAPITULUA
PROZEDURA.

10. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.

1.– Agindu honetatik eratorritako eskabide, eskaera, jakinarazpen eta gainerako kudeaketa guztiak elektronikoki gauzatuko dira, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuarekin (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50. zk.), eta bereziki, aipaturiko dekretuaren 28.3 artikuluan jasotako zuzenketen ondorioetarako, eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –Platea– onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenarekin bat etorriz.

Eskabidera eskatu eta betetzea Internet bidez soilik egin daiteke, honako helbide honetan: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/turismo-merkataritza-kontsumo-saila/ webgune horretan kokatutako funtzionalitateen bitartez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik. Bide elektronikotik izapideak egiteari buruzko zehaztapenak, eta eskabide-eredua bera, eskura dira aipatutako egoitza elektronikoan. Era berean, eredu horien edukiak VIII. eranskinean datoz jasota.

Espedientea eskuratzeko eta gainerako izapideak egiteko, helbide honetarako jo behar da: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak.

Eskabidearekin batera, erakunde eskatzailearen izenean jarduteko legezko gaitasuna duen pertsonaren edo erakundearen sinadura elektronikoa ez ezik, harekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eta, Administrazioak agian eskatuko dituenak ere aurkeztu behar dira, otsailaren 21eko Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuak xedatu bezala.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak konpromisoa hartu du Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritako babes-mailarekin tratatzeko datu guztiak. Deialdia tramitatzerakoan bildutako datu pertsonalak tratatzeko eta publikatzeko baimena eman dutenez deialdian parte hartu dutenek, datuok diru-laguntzen deialdiak kudeatzeko helburua duten fitxategietan bilduko dira, eta deialdia zertan den jakinarazteko ere erabiliko dira. Fitxategi horien arduraduna Merkataritzaren gaineko eskumena duen zuzendaritza izango da. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkaratzeko eskubideak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan baliatuko dira, helbide honetan: Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2017ko irailaren 29ra arte luzatuko da.

Egitea aurreikusten diren jarduerentzako eskabidea bakarra izango da, eta, onar dadin, osorik bete beharko da.

2.– Herritarren datuak eta hizkuntzari dagokionez botere publikoek dituzten betebeharrak aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak hizkuntza ofizialetako edozein aukeratu dezake administrazioarekin harremanetan jartzeko (Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5. eta 6. artikuluak).

3.– Erakunde eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

UDALAK

a) Laguntza onartu duela egiaztatzeko akordio-ziurtagiria, eskumena daukan organoak egina, aurkeztutako jarduera bakoitzaren kostua eta eskatutako laguntzaren zenbatekoa zehaztuta.

b) Diru-laguntzaren bidez finantzatu nahi diren jardueren inguruko azalpen-txostena, merkataritza-ikuspegitik egina, Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziaren (MSPB) ikerlanean duten kokapena adieraziz, edo horren ordezkoan edo osagarrian dutena, halakorik baldin badago.

Txosten horretan, gutxienez, ondorengo informazioa jaso beharko da:

1) Garatu beharreko jarduera bakoitzaren gauzatze-proiektua, zera adieraziz:

a) Lortu nahi diren helburuak.

b) Gauzatu beharreko ekintzak.

c) Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.

2) Aurrekontu zehatzak, baita partidaz partida ere, kasuan kasu.

3) Gauzatze-egutegia.

4) Dokumentazio grafikoa, jardueren kokaleku izango diren eremuen aurretiko egoeraren argazkiak barne.

c) 5. artikuluan aipatutako esparru-akordioaren kopia, baita ondoren egindako edozein aldaketaren kopia ere.

d) Erakundeak diru-laguntzen bidez finantzatu nahi diren jarduera horiek eta/edo inbertsioak egiteko bestelako diru-laguntzarik jasotzen ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria, organo eskudunak egina.

e) Erakunde eskatzailearen zin-egite edo erantzukizunpeko adierazpena, azaltzeko diru-laguntza eta laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo legezko debekurik ez duela eta ez daukala horretarako inhabilitazioa eragiten duen legezko debekurik, ezta sexuaren ziozko bereizkeriak eragindakorik ere (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 otsailaren 18ko legearen arabera), eta diru-laguntzak itzultzeko obligazioak ondo ordainduta dituela.

f) Diru-laguntza kobratzeko, eta pertsona edo erakunde onuradunaren bankuko edo izen sozialeko datuak aurretik eman ez badira edo aldatu egin nahi badira, informazio berri hori «Hirugarrenen Erregistro Telematikoa» izeneko kanal telematikoaren bitartez eman beharko da, Ogasun eta Finantzen Sailak ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera (http://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-s2oga/eu/)

MERKATARIEN ELKARTEAK ETA HIRI-MERKATARITZAKO ELKARTE MISTOAK EDO PLATAFORMAK, ELKARTE-MULTZOAK EDO ELKARTEAK:

a) Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentazioa. Kasuan kasu, eratze-eskrituraren, estatutuen eta erregistroko izen-ematearen kopiak aurkeztu beharko ditu.

Hainbat elkarte ordezkatzen dituen enpresa-erakundearen, edo hiriko merkataritza plataformen kasuan, aipatutako ordezkaritza jasotzen duen akordioaren kopia, eta ordezkatutakoen zerrenda.

Esandako akordioan ez badute udalerriko elkarte guztiek parte hartzen, azalpen-agiri batean jasoko dira akordioa lortzeko egindako izapideak, zer erakunde geratu diren akordiotik kanpo eta zergatik.

b) Erakunde eskatzailea legez ordezkatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia eta berorren ahalorde-agiria, edo, bestela, laguntza-programa hau kudeatzen duen organoaren aldeko berariazko baimena hura lortzeko.

c) Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, edo, bestela, laguntza-programa hau kudeatzen duen organoaren aldeko berariazko baimena hura lortzeko.

d) Azalpen-memoria, merkataritzaren ikuspegitik egina, laguntzaren helburu den jarduera bakoitzari buruzkoa; betiere, honako hau jasoz: MSPB ikerlanean sartzen den ala ez, edo, halakorik bada, hura ordezten edo osotzen duenean.

Txosten horretan, gutxienez, ondorengo informazioa jaso beharko da:

1) Garatu beharreko jarduera bakoitzaren gauzatze-proiektua, zera adieraziz:

a) Lortu nahi diren helburuak.

b) Gauzatu beharreko ekintzak.

c) Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.

2) Sarreren eta gastuen aurrekontu xehetuak.

3) Gauzatze-egutegia.

4) Ekintza honetan parte hartzeko aukera eskaini zaien establezimenduen zerrenda, establezimendu bakoitzak emandako erantzuna eta guzti.

e) Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera egokiak emandako ziurtagiri eguneratua, Merkatarien Elkarteen Erroldan erakunde eskatzaileaz dauden datuei buruzkoa, dauden datu guztiak jasoz.

f) Elkarte edo hiri-merkataritzako plataforma, elkarte-multzo edo elkarteko idazkariaren ziurtagiria, zeinetan honako hauek jasotzen diren: elkartekideen zerrenda, eskabide egiteko epearen aurreko hilabetearekiko eguneratua, eta azken ekitaldian bildutako kuotak. Enpresen zerrenda sexuaren arabera bananduta islatu beharko da; alegia, merkataritza-enpresetako titular diren emakumezkoak adieraziko dira, alde batetik, eta titular gizonezkoak, bestetik.

g) Kasuan kasu, 5. artikuluan aipatutako esparru-akordioaren kopia, baita ondoren egindako edozein aldaketaren kopia ere.

h) Erakunde eskatzailearen zin-egite edo erantzukizunpeko adierazpena, azaltzeko diru-laguntza eta laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo legezko debekurik ez duela eta ez daukala horretarako inhabilitazioa eragiten duen legezko debekurik, ezta sexuaren ziozko bereizkeriak eragindakorik ere (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 otsailaren 18ko legearen arabera), eta diru-laguntzak itzultzeko obligazioak ondo ordainduta dituela.

i) Merkatarien elkarte bat baino gehiago duten udalerrien kasuan, haien ordezkaritza duen erakundeak honako hauek aurkeztu beharko ditu: elkarteetariko bakoitzak proiektuaren exekuzioarekiko duen konpromiso- eta partaidetza-maila; laguntza zehaztearen ondorioei dagokienez zenbatekoa; eta elkartearen ordezkari izango den pertsona izendatzeko dokumentazioa –laguntzaren onuradun gisa dituen obligazioak betetzeko ahalmen aski duena izango da ordezkaritza hori.

j) Diru-laguntza kobratzeko, eta pertsona edo erakunde onuradunaren bankuko edo izen sozialeko datuak aurretik eman ez badira edo aldatu egin nahi badira, informazio berri hori «Hirugarrenen Erregistro Telematikoa» izeneko kanal telematikoaren bitartez eman beharko da, Ogasun eta Finantzen Sailak ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera (http://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-s2oga/eu/).

11. artikulua.– Zuzenketak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lurralde ordezkaritzak ikusten badu aurkeztutako eskabidean akatsen bat, hutsen edota zehaztasun faltaren bat dagoela, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango, dena delakoa zuzendu dezan; halaber, jakinaraziko zaio hori egin ezean eskaerari uko egin dioela ulertuko dela. Epe hori igarotakoan, zuzendu ezean, ebazpena emango da eskatzaileak eskaeran atzera egin duela adierazteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

12. artikulua.– Eskabideak aztertu eta ebaluatzea.

1.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lurralde-ordezkaritzari (inbertsioa egingo edo jarduera gauzatuko deneko lurraldearen arabera) dagokio aurkezten diren eskabideak aztertzea eta ebaluatzea. Eskabide horiek ondo ulertu eta ebaluatzeko, beharrezko irizten dien argibide eta agiri osagarri guztiak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

2.– Eskabide bakoitza aztertu eta ebaluatu ondoren, ebazpen-proposamen bat aurkeztuko da eta berariaz adieraziko da eskatutako diru-laguntza emango den ala ez, eta zenbatekoa izango den.

13. artikulua.– Laguntza emateko ebazpena.

1.– Merkataritzako zuzendariak, aurreko artikuluan aipatutako proposamena aintzat hartuta, sei hilabeteko epea –laguntza-eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta–, izango du eskabideok ebazteko: hurrenkeraz ebatziko ditu, eskabide bakoitzak espedientea osatzen duen unetik, agindu honetako 2. artikuluko 3. paragrafoan xedatuarekin bat etorriz.

2.– Erakunde eskatzaileei diru-laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gainera, onuradunen zerrenda eta emandako diru-laguntzen zenbatekoa argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

3.– Laguntza emateko ebazpenak honakoak adierazi behar ditu: erakunde onuradunaren nortasuna, diruz lagundutako proiektu bakoitzari emandako laguntzaren zenbatekoa, berorren kostu estimatua eta egikaritzeko epea. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaituko, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutako epean eta moduan.

4.– Ebazpena emateko epea amaitu, eta erakunde interesatuari ezer jakinarazi ez bazaio, eskatutako laguntza onetsi egin dela esan nahiko du, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan agindutakoarekin bat etorrita.

14. artikulua.– Gastuak eta inbertsioak justifikatzea.

1.– Diruz lagundutako proiektua gauzatu ostean, erakunde onuradunak honako dokumentazioa aurkeztu beharko du dagokion lurralde historikoko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren merkataritza-arloan: kasuan kasu dagokion dokumentazio nahikoa, justifikazio-kontu moduan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamenduaren 30. artikuluaren arabera (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72.3. artikuluan ezarritakoaren arabera). Hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

– Kontu-sailak likidatzeari buruzko ziurtagiriak.

– Jardueraren amaierari buruzko udal ziurtagiriak.

– Faktura originalak edo konpultsatuak eta euren ordainketa-egiaztagiriak.

– Dokumentazio grafikoa.

– Azken buruko egoeraren argazkiak, eskabidean aurkeztutakoekin bat datozenak.

– Jarduerako gastuak eta sarrerak.

– Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko jasotako laguntzei buruzko deklarazioa, zeinetan honako hauek jasotzen diren: erakunde finantzatzailea eta onartutako edo jasotako zenbatekoa.

– Esparru-akordioan ezarritako segimendu-batzordeak egindako balioespen-akta, eta, halako batzorderik ez bada, elkarteak egindako txostena, zeinetan honako hauek jasoko diren: gauzatutako proiektuen adierazleetako hasierako eta bukaerako emaitzak, lortutako ondorioak, eta garatutako jarduera bakoitzaz udalak zein merkatarien elkarteak egindako balioespena. Hurrengo ekitaldietan hura errepikatzeko motiboak eta komenientzia.

– Merkataritza Zuzendaritzak eskatutako beste edozein agiri, beharrezkoa delako justifikatutako ekintzak behar bezala egiaztatzeko.

Onuraduna hiri-merkataritzaren plataforma, elkarte-multzoa edo elkartea bada; edo zenbait elkarte ordezkatzen duen enpresa-erakundea bada, artikulu honetan zehazten diren justifikazio-agiriak ontzat emango dira, bai merkataritzaren plataforma, elkarte-multzo edo elkartearen izenean badaude, bai erakunde horietako kide den edonoren izenean badaude ere.

2.– Aurkeztutako proiektuaren justifikazioan, aurkeztutako eta diru-laguntza emateko kontuan izandako aurrekontuari dagokionez beherazko % 25ekoa baino desbideratze txikiagoa badago; bada, diru-laguntza birkalkulatu egingo da, betiere hasierako esleipena kalkulatzeko erabili ziren irizpide berberak aplikatuz.

Beheranzko desbideratzea % 25ekoa edo handiagoa bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egin daiteke, emandako diru-laguntzaren bidez lortu nahi ziren helburu guztiak bete direla justifikatzen denean izan ezik. Bigarren kasu horretan, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da aurreko paragrafoan aurreikusitako moduan.

Kasu bietan ere, alegazioak aurkeztu ahal daitezen, entzunaldiaren izapidea eskainiko da, eta agindu honetako 19. artikuluan aurreikusitako espedientea izapidetuko da.

3.– Merkatarien elkarteek garatutako jarduerei dagokienez, 2017ko abenduaren 31 izango da epe-muga; eta udalek garatutakoei dagokienez, 2018ko abenduaren 31.

Justifikazio-dokumentazioa aurkezteko epea 2 hilabetekoa izango da, onartutako azken proiektua exekutatzen denetik hara.

4.– Lurralde historiko bakoitzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saileko merkataritza-arloek egiaztatu egingo dute, gastu justifikatuen azterketaren eta aurkeztutako euskarri materialaren bitartez, laguntzaren xede izan diren jarduerak gauzatu egin direla, eta, azken batean, laguntzak ondo betetzen dituela, agindu honetan ezarritako betekizunak. Halaber, Lurralde historiko bakoitzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saileko merkataritza-arloek kasu guztietan ikuskatuko dute lagundutako inbertsio-proiektua, jarduera egikaritu dela eta diruz lagundutako proiektuaren arabera egokia dela egiaztatzeko, eta dagokion agirian edo txostenean jasoko dute lortutako emaitzaren berri.

5.– Aipatutako alderdi guztiak egiaztatu dituztenean, lurralde historiko bakoitzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saileko merkataritza-arloek txosten bat prestatuko dute eta merkataritzako kontuetan eskumena daukan zuzendaritzari igorriko diote, egindako gastuaren arabera, dagokion diru-laguntzaren likidazio-proposamena egiteko.

15. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.

Laguntzak ondorengo formularen arabera ordainduko dira:

Aldeko ebazpena eman ostean ordainduko da emandako diru-laguntzaren % 70, 16.a) artikuluan aurreikusitako epea igarotakoan, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

Diruz lagundutako jarduera eta/edo inbertsio guztiak bukatu ondoren ordainduko da gainerakoa, betiere erakunde onuradunak agindu honetako 14. artikuluan zehaztu dokumentazioa aurkeztu ostean.

16. artikulua.– Enpresa onuradunaren betebeharrak.

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egin dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza eman den xede jakinerako erabiltzea.

c) Eskatzen zaien informazio osagarri guztia eman beharko diote merkataritza-arloan eskumena daukan zuzendaritzari, hark egoki irizten dituen egiaztapen guztiak egin ditzan diruz lagundutako jardueren garapenaren eta gauzatze-lanen inguruan.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia beren eginkizunen barruan deialdi honen karietara jasotako diru-laguntzei buruz eskatzen duten informazio guztia ematea.

e) Agindu honetan araututako diru-laguntzen erakunde onuradunek indarrean dagoen araudia bete beharko dute, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak aparte utzi gabe.

f) Udalak: diruz lagundutako jarduera guztietan, berariaz agertu beharko dute Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoaren Sailak laguntza eman diela, merkataritzako zuzendaritzak Ikusizko Nortasunaren Eskuliburuaren bidez zehaztutako eran. Era berean, zuzendaritzari horri jakinaraziko diote jarduera bakoitza noiz amaitzekoa den.

g) Merkatarien elkarteak eta hiri-merkataritzaren plataformak, elkarte-multzoak edo elkarteak:

– Idatziz jakinarazi beharko diote dagokion lurralde-ordezkaritzari, gutxienez 7 egun balioduneko aurrerapenarekin, diruz lagundutako aktibitateak non, noiz eta zer ordutan izango diren.

– Berariaz agertu beharko da Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoaren Sailaren laguntza jaso izana kasu hauetan: diruz lagundutako edozein ekintzaren euskarri, kartel eta seinaleetan, diruz lagundutako ekintzaren hedapena edo publizitatea egiten badute, Ikusizko Nortasunaren Eskuliburuaren bidez Merkataritza Zuzendaritzak zehaztutako eran. Era berean, esandako horietako bakoitzaren ale bat gutxienez entregatuko dute.

– Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoaren Sailari idatziz jakinarazi beharko diote, dagokion lurralde-ordezkaritzan, diruz lagundutako aktibitateetan edozein aldaketa egin behar bada, dena delako ekintza burutzeko eguna baino lehen.

– Ez dute ezein euskarritan, publizitatekoa edo informaziokoa izan, hizkera edo irudi sexistarik erabiliko (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Legearen 3. artikulua). Halaber, zuzenean sortzen dituzten agirietan, hizkera inklusiboa izango da.

h) Bi hizkuntza ofizialak erabiliko dira diruz lagundutako jardueren argitalpen, iragarki eta publizitate guztietan, eta pertsona erabiltzaileei eta kontsumitzaileei erakunde onuradunekin dituzten harremanetan gaztelania eta euskara erabiltzeko eskubidea bermatuko zaie.

Aurrekoa ez bada betetzen, ez da besterik beharko programa honen bidez ematen den laguntza jasotzeko aukera kentzeko, hurrengo deialdietarako.

17. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Onartu daitekeen bakarra dagokion eskabidean aurkeztutako eta garatu beharreko jardueretan aldaketaren batzuk egitea da. Baina, inola ere ez da onartuko jarduketak ordeztea, ezta eskabidean aurkeztu ez diren jarduketak sartzea ere, Baldin ekintzaren bat ez egitea erabaki bada, ezingo da ekintza horretarako emandako kopurua gainerako ekintzetarako erabili. Halakoetan, merkataritzako zuzendaritzak egokitu egingo ditu emandako diru-laguntzen zenbatekoak, dagokion likidazio-ebazpenaren bitartez.

18. artikulua.– Ikuskatzea.

Diruz lagundutako proiektuak aurrera nola doazen eta nola garatzen ari diren ikusteko egoki deritzen ikuskatze eta egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu merkataritzaren gaineko eskumena duen sailak. Horretarako, eskatzen dizkien argibide osagarri guztiak eman beharko dizkiote enpresa onuradunek zuzendaritza horri.

19. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Erakunde onuradunak betetzen ez badu diru-laguntza emateko ebazpenean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritakoa, aurkeztutako datuak faltsuak badira, edo dirua diru-laguntza ematea eragin zuen helbururako erabili beharrean beste baterako erabili badu, orduan, turismo-arloan eskumena duen organo eskudunak emandako ebazpenaren bidez, aldez aurretik ez-betetzearen espedientea ireki ostean, diru-laguntza galduko du, eta jasotako dirua gehi dagozkion berandutze-interesak Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, bidezkoak diren gainerako egintzak eragotzi gabe. Hori guztia abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoaren arabera; gerta liteke, baita ere, diru-laguntzaren zati bat itzuli behar izatea, 38/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorioei dagokienez.

2.– Ez-betetzearen espediente hori egoitza elektroniko honen bidez izapidetu daiteke, ez beste inola: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak/

II. ERANSKINA
15.000 BIZTANLETIK GORAKO UDALERRIAK

1 – Araba:

Laudio

Vitoria-Gasteiz

2 – Bizkaia:

Amorebieta-Etxano

Barakaldo

Basauri

Bermeo

Bilbao

Durango

Erandio

Ermua

Galdakao

Gernika-Lumo

Getxo

Leioa

Mungia

Portugalete

Santurtzi

Sestao

3.– Gipuzkoa:

Arrasate/Mondragón

Donostia

Eibar

Errenteria

Hernani

Hondarribia

Irun

Lasarte-Oria

Pasaia

Tolosa

Zarautz

III. ERANSKINA
15.000 BIZTANLETIK BEHERA ETA MERKATARITZAREN ALDETIK BIZIBERRIKO POTENTZIALA DAUKAN GUNE HISTORIKOA DUTEN UDALERRIAK

1 – Araba:

Agurain

Dulantzi

Bastida

Guardia

2 – Bizkaia:

Balmaseda

Berriz

Elorrio

Etxebarri

Lekeitio

Markina-Xemein

Mundaka

Ondarroa

Plentzia

Ugao

Urduña

Trapagaran

3.– Gipuzkoa:

Alegia

Andoain

Antzuola

Aretxabaleta

Astigarraga

Azkoitia

Azpeitia

Beasain

Bergara

Deba

Elgoibar

Eskoriatza

Getaria

Lazkao

Legazpi

Lezo

Mutriku

Oiartzun

Oñati

Ordizia

Orio

Soraluze

Urretxu

Zestoa

Zumaia

IV. ERANSKINA
ESKUALDEAN EKONOMIAREN ETA MERKATARITZAREN ALDETIK ERREFERENTZIAZKO JOTZEN DIREN UDALERRIAK

1 – Araba:

Amurrio

2 – Bizkaia:

Sopela

Zalla

3.– Gipuzkoa:

Zumarraga

V. ERANSKINA
ESKUALDEKO UDALERRI NAGUSIETATIK, 100 MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDU BAINO GEHIAGO DUTENAK

1 – Araba:

Laudio (Kantauri Arabarra)

Vitoria-Gasteiz (Arabako Lautada)

2 – Bizkaia:

Bilbao (Bilbao Handia)

Bermeo (Gernika-Bermeo)

Durango (Durangaldea)

Mungia (Plentzia-Mungia)

Ondarroa (Markina-Ondarroa)

Zalla (Enkartazioak)

3.– Gipuzkoa:

Arrasate/Mondragón (Debagoiena)

Beasain (Goierri)

Donostia/San Sebastián (Donostialdea)

Eibar (Deba Beherea)

Irun (Bidasoa Beherea)

Tolosa (Tolosaldea)

Zarautz (Urola Kostaldea)

VI. ERANSKINA
10.000 BIZTANLETIK GORA, 100 MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUTIK GORA ETA EAEKO BATAZ BESTEKO LANGABEZIA TASA BAINA ALTUAGOA DUTEN UDALERRIAK. 2017KO URTARRILAREN 1EAN (13,40)

1 – Araba:

Amurrio

Laudio

Vitoria-Gasteiz

2 – Bizkaia:

Barakaldo

Basauri

Bermeo

Bilbao

Erandio

Ermua

Portugalete

Santurtzi

Sestao

Trapagaran

3.– Gipuzkoa:

Eibar

Errenteria

Irun

Pasaia

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala