Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2017ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4114

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko ekainaren 30eko Ebazpena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko 2017ko diru-laguntzak ematen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, 2017. urteko deialdirako diru-laguntzak eman ziren, hain zuzen ere elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko diru-laguntzak.

Ebazpen horren kontra hiru errekurtso aurkeztu dituzte elkarteek; errekurtsoak baietsi egin dira eta, era berean, akats materialak agertu dira.

Ondorioz, aipatutako egoera horiek proiektu berriak baloratzera behartu dutenez, ezinbestekoa da 2017ko ekainaren 30eko ebazpenean emandako kopuru guztiak berraztertzea.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa eta Jarraipen Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko ekainaren 30eko Ebazpenean agertzen zen I. eranskina, eta ebazpen honen I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte, federazio eta fundazioei diru-laguntzak ematea: orotara hirurehun eta hirurogeita hamasei mila (376.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da I. eranskinean.

Bigarrena.– Aldatzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko ekainaren 30eko Ebazpenean agertzen zen II. eranskina, eta ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala