Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2017ko abuztuaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4060

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 12koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera emandako diru-laguntzen zerrenda; ebazpen horren bitartez argitaratu zen 2016. urtean biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia.

AURREKARIAK

1.– 2016ko apirilaren 15eko datarekin, EHAAn, 71. zenbakian, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpena argitaratu zen, 2016. urtean biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzeko xedez.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, EHAAn argitaratuko dira aldeko diren diru-laguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak, non eta laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten arauek bestelako eraren bat ezartzen ez duten.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntzen jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez,

EBAZTEN DUT:

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, 2016. urtean biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programaren onuradunen berri emateko (eranskinean dago jasota).

Bilbao, 2017ko ekainaren 12a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala