Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2017ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3903

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 949/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 949/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Julius Mathew Ijefiya.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Asonye Chukwemeka.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-06-26an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Erabaki da osorik baiestea Julius Mathew Ijefiya jaunak Asonye Chukwemeka andrearen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut 200 euro ordaintzera. Ez dut inor berariaz kondenatzen eragindako kostuak ordaintzera: alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu; gastu komunak, berriz, erdibana ordainduko dituzte.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Asonye Chukwemeka demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala