Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2017ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3896

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 24koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta erakunde publikoek immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak izendatzen dituena.

AURREKARIAK

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez (EHAA, 2017ko uztailaren 11koa), immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta erakunde publikoek immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten da.

Agindu horren 3.1 artikuluan adierazitakoaren arabera, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari dagokio laguntza horiek kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea. Halaber, diru-laguntzok ebazteko proposamena egiteko eskumena izango duen Balioespen Batzordeko kideak hautatuko ditu, baita Batzordeko idazkaritzaz arduratuko den pertsona ere.

Era berean, aginduaren 3.2 artikuluari jarraituz, kide anitzeko organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute; betiere, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako goi-karguak edo langile publikoak izan beharko dute.

Horrez gain, aginduaren 3.3 artikuluak adierazten du Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako langile publiko batek kide anitzeko organoan idazkari jardungo duela, bai eta organo horren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela ere.

Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta erakunde publikoek immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen Balioespen Batzordean parte hartuko duten pertsonak izendatzea. Diru-laguntza horietarako deia Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko ekainaren 21ko Aginduaren bitartez egin da (EHAA, 2017ko uztailaren 11koa)

Mahaikideak:

Begoña Gana Camiruaga andrea, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako teknikaria.

Ignacio Ruiz Fernandez jauna, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

M.ª Luisa Martinez de Marigorta Guzman andrea, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako teknikaria.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 24a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.


Azterketa dokumentala