Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2017ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3889

ERABAKIA, 2017ko uztailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, eta, halaber, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du

ERABAKIA:

Lehenengoa.– José María Armentia Macazaga jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendari kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Erabaki honek 2017ko uztailaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala