Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2017ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

IRUNGO UDALA
3835

IRAGARKIA, Irungo Zarata Maparen inguruko Ekintza Plana jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Alkatetzaren 2017ko uztailaren 12ko 1221 zenbakiko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Irungo Zarata Maparen inguruko Ekintza Plana jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkiak argitaratuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, nahi duen pertsona fisiko edo juridiko orok dokumentazioa azter dezan.

Udal bulegoetan kontsultatu ahalko da dokumentazioa, Kostorbe eraikinean (Iparralde hiribidea z.g.), baita Udalaren web orrialdean ere.

Azken iragarkia argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Epea neurtzeko ondorioetarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikulua aplikatuko da.

Irun, 2017ko uztailaren 14a.

Alkateak eskuordetuta.

Hirigintza eta Ingurumeneko Administrazio Unitateko burua,

M.ª TERESA FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala