Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2017ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3834

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita esleitu gabe geratu dela administrazio-kontratu baten lizitazioa, honako helburu hau duena: Bizkaiko eta Gipuzkoako geltokietan, mugikortasun urria duten pertsonentzat egokitutako komun auto-garbikarien mantentze lanak egitea.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: mantenimendua.

b) Xedearen deskribapena: Bizkaiko eta Gipuzkoako geltokietan, mugikortasun urria duten pertsonentzat egokitutako komun auto-garbikarien mantentze lanak egitea.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko ekainaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 119. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogeita hamar mila euro (70.000,00), BEZik gabe.

5.– Ebazpena: esleitu gabe uzten dela erabakitzea: 2017ko uztailaren 13a.

a) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: kontratazioa > denak)

b) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > iragarkiak bilatu > espedientearen kodea: P20016200)

Bilbao, 2017ko uztailaren 18a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala