Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3793

AGINDUA, 2017ko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Elorrioko udalerriko «Garamendi´tar Agustin» musika-eskola pribatuari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Elorrioko udalerriko «Garamendi´tar Agustin» musika-eskola pribatuak (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren urriaren 27ko 289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan «musika-eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua..– 2017-2018ko ikasturtetik aurrera, «Kantu bakarlaria» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ikastetxe honi:

Kode-zenbakia: 48011421

Izen generikoa: musika-eskola pribatua

Izen espezifikoa: «Garamendi´tar Agustin»

Titularra: Asociación Garamendi´tar Agustin Musika Eskola elkartea

Helbidea: San Roke kalea 3

Udalerria: Elorrio

Lurralde historikoa: Bizkaia

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta korala.

– Instrumentu sinfonikoak: tronpeta, klarinetea, biolina, biola, saxofoia, txirula, tuba eta tronboia,

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: trikitia.

– Zenbait joera: bateria.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala