Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3743

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 8354/2016 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegian, 8354/16 espedientea bideratu da, Abdelilah Bagua-ri ezarritako gizartearentzako lanei buruz. Zigortua Tangerren sortua da, 1994-09-10ean, BU803676 NAN zenbakia du, eta Mohamed eta Rabia-ren semea da; azken helbidea Bilboko Miribilla kaleko 1 zenbakiko 2. ezkerrean du. Espediente horretan, autoa eman da 2017-04-26an, eta haren xedapen-zatiak honela dio, hitzez hitz: «Ez betetzat jotzea Bilboko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak 86-16-C betearazpen-aginduan ezarritako zigorra, zazpi egunez gizartearentzako lanak egitekoa.

Bidal bekio lekukotza Bilboko guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Bilboko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Eta horixe erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut».

Abdelilah Bagua-ri jakinarazpen gisa balio diezaion, bestela jakinaraztea ezinezkoa baita, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia), 2017ko ekainaren 16an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala