Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3738

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeko (DOBAUBA) kideak izendatzeko eta batzorde horren osaeraren berri emateko dena.

Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak bere 30.1 artikuluan Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea sortzen du (DOBAUBA), Kultura Ondarearen Zuzendaritzari atxikita. Diziplina arteko organo kide anitzekoa izango da eta helburu hauek izango ditu: dokumentuak balioesteko eta aukeratzeko irizpide orokorrak egitea eta bateratzea, onar daitezen proposatzea eta behar bezala aplikatzen direla begiratzea.

32. artikuluak ezartzen duenez, Batzordea lehendakariak, lehendakariordeak eta sei batzordekidek osatuko dute, eta Kultura Sailak izendatuko ditu guztiak.

Horrenbestez, aurkeztutako proposamenak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzak proposatuta, honako hauek izendatzea Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeko lehendakari, lehendakariorde eta batzordekide:

Lehendakaria: Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Lehendakariordea: F. Borja Aguinagalde Olaizola jauna, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko (Irargi) arduraduna.

Batzordekideak: Irune Zumalde Igartua andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusiko arduraduna.

Guadalupe Larrarte Iturbe andrea, Tolosako Udal Artxibo Zerbitzuaren arduraduna.

Josu Chueca Intxusta jauna, historia garaikidean espezializatutako historialaria.

Koro Pascual Saleta andrea, artxibozainen elkartearen (ALDEE) izenean.

Roberto Kerexeta Zulaika jauna, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko (Irargi) teknikaria.

Mikel Carrillo de la Peña jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala