Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3735

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 7koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 31ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horrek Unibertsitate-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko 2017-2018 deialdia egiten du (2016ko urriaren 31ko EHAA, 206. zenbakia).

Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordeak proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark laguntzak esleitu edo ukatuko ditu ebazpen bakar eta arrazoitu baten bidez; interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie ebazpena. Guztiek horren berri izan dezaten, honako hauek argitaratuko dira EHAAn: erakunde onuradunen zerrenda, esleitutako urtekako zenbatekoa eta finantziazioa jaso duen programaren titulua.

2017ko ekainaren 22an ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako proiektuak garatzeko emandako laguntzen onuradunen zerrenda eta esleitutako zenbatekoak –honekin batera doan eranskinean jasotakoak– argitaratzea, Unibertsitate-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko 2017-2018 deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 31ko Aginduaren babesean (2016ko urriaren 31ko EHAA, 206. zenbakia).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 7a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala