Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3729

21/2017 DEKRETUA, uztailaren 18koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak aldatzeko dena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.

Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak aukera ematen die sindikatu erakunde eta konfederazioei eta enpresa konfederazioei izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.

Legezko ahalmen horren indarrez, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB), Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioak (CCOO) Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask) lehendakariaren abenduaren 12ko 37/2016 Dekretuaren bitartez izendatutako kide batzuk aldatu dituzte eta aukeraketa berriak egin horiek ordezteko.

Ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xabier Ugartamendia Apraiz jauna Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) aukeratu ondoren, Garbiñe Aranburu Irazusta andrearen ordez.

2. artikulua.– Iratxe Azkue Reinares andrea Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) aukeratu ondoren, Oihan Ostolaza Arruabarrena jaunaren ordez.

3. artikulua.– Estibaliz Montero Mendoza andrea Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioak (CCOO) aukeratu ondoren, María Dolores García García andrearen ordez.

4. artikulua.– Adolfo Rey Gómez jauna, Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask) aukeratu ondoren, Jaime Fernández Acedo jaunaren ordez.

5. artikulua.– Gonzalo Pérez Gonzalo jauna Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask) aukeratu ondoren, Enrique González Sal jaunaren ordez.

6. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko uztailaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala