Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3722

AGINDUA, 2017ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita sailburu beraren 2017ko maiatzaren 8ko Agindua, argitara eman zuena lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. Lehiaketa horretarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2016ko urriaren 24ko Aginduaren bidez egin zen kidego hauetarako: Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleena, Lanbide Heziketako irakasle teknikoena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleena, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleena eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleena.

Hezkuntzako sailburuaren 2016ko urriaren 24ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko unibertsitatekoak ez diren irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen (urriaren 27ko EHAA).

2017ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez jakinarazten da Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. 2016ko urriaren 24ko Aginduaren bidez egin zen lekualdatze-lehiaketa horretarako deialdia (2016ko urriaren 27ko EHAA).

Mentxu Lorenzo Moreno andreari behin betiko destino hau esleitzen zaio: Portugaleteko Antonio Trueba HHI, Biologia-Geologia espezialitatea, D herri-hizkera.

Kontuan hartuta Mentxu Lorenzo Moreno andrea erabateko ezintasun iraunkorreko egoeran dagoela (2016ko urriaren 24ko deialdi-aginduaren hirugarren oinarriarekin bat, «deialdi honetan parte hartu ahalko dute lehenengo oinarrian aipatzen diren eta urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan jasotako betekizunak betetzen dituzten langileek, zeinaren bidez arautzen baitira irakasle kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak») eta ez duela hor adierazitako eskakizunetariko bat ere betetzen, Mentxu Lorenzo Morenori esleitutako destinoa ezeztatu behar da: Portugaleteko Antonio Trueba HHI, Biologia-Geologia espezialitatea, D herri-hizkera.

Ondorioz, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 8ko Agindua, zeinaren bidez aditzera eman baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen zenbait kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleena, Lanbide Heziketako irakasle teknikoena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleena, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleena eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleena. Lekualdatze-lehiaketa horretarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2016ko urriaren 24ko Aginduaren bidez egin zen. Eta honela aldatzea:

– Ezeztatzen da Mentxu Lorenzo Morenori Portugaleteko Antonio Trueba HHIan esleitutako destinoa: Biologia-Geologia espezialitatea, D herri-hizkera eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala