Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2017ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
3715

IRAGARKIA, 2017-2018ko ikasturterako alkohol-kontsumoaren inguruko prebentzio hautakorreko programako zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena (Espedientea: 181/2017-S).

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 181/2017-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: EAEko ikastetxeetan, abian jartzea alkohol-kontsumoaren inguruko prebentzio hautakorreko esku-hartzeak edo lantegiak, 2017-2018ko ikasturterako.

c) Loteak: ez.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 96.600 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 106.260 euro, BEZa barne.

6.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Esleipenaren eguna: 2017ko uztailaren 6a.

b) Formalizazioaren eguna: 2017ko uztailaren 10a.

c) Kontratista: Ortzadar SL.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 104.995 euro (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 13a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria.

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala