Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2017ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3701

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko auzien Salan izapidetzen ari den 250/2015 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Hautagai batek hasitako 250/2015 prozedura arrunta, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko martxoaren 6ko Ebazpenaren aurka (2015eko martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.) eta 2017ko maiatzaren 15eko eta urriaren 27ko ebazpenen aurka jarritakoa.

Interesdunak epatu ziren 2015eko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen eta uztailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 126. zenbakian.

Hala ere, 2017ko uztailaren 3ko antolaketa-eginbidearen bitartez Estatuko Aldizkari Ofizialaren bidez epatzea eskatu dute; horrenbestez, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko uztailaren 10a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala