Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2017ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
3650

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 26koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena. Honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitateko pertsonal fakultatiboaren (BAME) Osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitateko pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak betetzeko beharra egonda, deialdi honetan aplikatu behar dira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun- prestakuntza espezializatuaren sistema antolatzeko den martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 12. artikulutik 18.era bitarteko artikuluak eta, bestetik, dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa. Deialdian aurreikusitakoaren arabera, aipatutako dekretuaren 18.3 eta 24.3.b) artikuluetan eta laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako ordainsari indibidualak dagokien ordainsari-kontzeptuan gauzatu ahal izango dira, aurrekontuen legeak jasotzen dituen baliabideei jarraikiz. Ordainsariok, zehatz eta eraginkortasunez gauzatuko dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak erabakia ezartzeko emandako ebazpenean zehazten duen egunetik aurrera.

Deialdi honetan aplikatzekoa da, orobat, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 23ko 2/2007 Ebazpenaren II. eranskinean xedatutakoa (EHAA, 43.zk. 2017ko martxoaren 1ekoa). Ebazpen horren bidez Carlos lll.a Osasun Institutuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza-hitzarmena argitaratzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza-unítate bat eratu eta garatzea du helburutzat hitzarmen horrek, prebentzio-medikuntzako eta osasun publikoko mediku espezialistak prestatzeko.

Apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 12.m) artikuluan xedatutakoari (Osasun Saílaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen ditu) eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza honek erabaki du hori betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauekin bat etorriz:

OINARRIAK

1.– Xedea.

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitateko pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketa Burutzaren eginkizunak betetzea; hain zuzen, lanpostu bati berariaz esleituta ez daudenak.

Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dago Ikasketa Burutza horren egoitza.

Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, gutxieneko dedikazioa lanaldiaren % 10 izango dela ezartzen da. Deialdi honen xedeko Ikasketa Burutzaren eginkizunen dedikazio-erregimena % 20koa izango da.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek parte hartu ahalko dute deialdian:

– Osakidetzako fakultatibo espezialista mediku-teknikari gisa, plazadun pertsonal finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna).

– Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialitatea edukitzea.

– Gutxienez lau urteko esperientzia A 1 lanbide-taldean.

– Zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran egotea.

3.– Merituen baremoa (gehienez 100 puntu).

Merituen balorazioak bi fase edukiko ditu:

A) Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 50 puntu).

Hautaketako Batzordearen aurrean, proiektu-memoriaren jendaurreko azalpen esplikatzailea egitea izango da, kasuan kasuko Ikasketa Burutzaren kudeaketari buruzkoa, eta hautagaiekin elkarrizketa bat egitea.

B) Merezimenduen balorazioa (gehienez, 50 puntu). Puntuak honela banatuko dira:

● Esperientzia giza taldeen kudeaketan (gehienez, 10 puntu).

● Osasun Ataleko buru gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

● Osasun Zerbitzuko buru gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

● Zuzendari gerente, zuzendari mediko edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1250 puntu.

Lan-esperientzia gisa aintzat hartuko dira Osakidetzako, Gizarte Segurantzako, autonomia-erkidegoetako edo edozein administrazio publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan emandako zerbitzuak, baita Europako Batasuneko gainerako estatu kideetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.

Guztizko denbora zenbatzeko, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan eta hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak ez dira zenbatuko. Ildo horretan, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

● Esperientzia klinikoa (gehienez, 10 puntu).

Fakultatibo espezialista mediku-teknikari gisa emandako zerbitzuko hilabete bakoitzeko, lanbide-talde honetako edozein lanpostu funtzionaletan (0,05 puntu).

Lan-esperientzia gisa aintzat hartuko dira Osakidetzako, Gizarte Segurantzako, autonomia-erkidegoetako edo edozein administrazio publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan emandako zerbitzuak, baita Europako Batasuneko gainerako estatu kideetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.

Guztizko denbora zenbatzeko, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan eta hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak ez dira zenbatuko. Ildo horretan, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

● Irakaskuntza eta ikerkuntzako esperientzia (gehienez, 10 puntu).

● Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 5 puntu).

Medikuntza Fakultateko katedraduna dagokion espezialitatean (urteko): 1,0000 puntu.

Medikuntza Fakultateko irakasle titularra dagokion espezialitatean (urteko): 0,5000 puntu.

Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua dagokion espezialitatean (urteko): 0,2500 puntu.

Egoiliarren irakaskuntzarako onetsitako tutorea, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,5000 puntu.

Etengabeko prestakuntzako prograrna ofizialetako irakaskuntza (orduko): 0,050 puntu.

● Ikerketako jarduera (gehienez, 5 puntu).

Doktore-titulua: 1,000 puntu.

Ikerkuntzako nahikotasuna/DEA: 0,7500 puntu.

Ikerketa-proiektuak (ikertzaile nagusia): 0,2000 puntu proiektuko.

Ikerketa-proiektuak (ikertzaile laguntzailea): 0,1000 puntu proiektuko.

Sariak eta goraipamenak ikerkuntzari: 0,1000 puntu sariko.

Biomedikuntzaren eremuko patenteak eta ereduak: 0,2000 puntu erregistratutako patente edo eredu bakoitzeko.

● Ikasketa Burutzaren, prestakuntza espezializatuko tutoretzaren, koordinazioaren edo irakaskuntzaren lankidetzaren edo laguntzaren eginkizunetan izandako esperientzia. (Gehienez, 10 puntu).

Emandako zerbitzuko hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

● Irakaskuntzako Batzordearen partaidetza (gehienez, 10 puntu); kasuan kasuko bileren akten bidez edo Irakaskuntzako Batzordeko presidentearen agiriaren bidez egiaztatuta, 0,2500 puntu parte-hartze bakoitzeko.

4.– Euskararen ezagutza (gehienez 10 puntu).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan ezarritakoaren eta haren garapen-arauen arabera baloratuko da.

5.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusira igorri beharko dituzte eskabideak (Araba kalea 45. 01006 Vitoria-Gasteiz), 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarri bezala ere aurkez daitezke (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusira bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazioa honela aurkeztu beharko da:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratua, deialdia EHAAn argitaratu zen eguneko kategoria zein den adierazita.

d) Ikasketa Burutzaren Kudeaketako Proiektu-memoria; deialdi honen xedeko eginkizunena, alegia.

e) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

Datu batzuk modu egokian balioztatuta baldin badaude CVaren aplikazio informatiko korporatiboan, orduan ez da beharrik izango horiek aurreko paragrafoan zehazten den bezala egiaztatzeko, baina eskabidean eman beharko da inguruabar horren berri.

6.– Hautaketa-batzordea.

Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketako Batzordea.

Hautaketako Batzordea eratuko da, 6 kidek osatuta: batzordeburua, idazkaria eta 4 batzordekide.

– Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESlaren zuzendari medikoa, batzordeburua izango dena.

– Euskal Autonomiako Erkidegoko pertsonal fakultatiboaren (BAME) prestakuntza espezializatuko ikasketa-buru bat.

– Autonomia-erkidego honetatik kanpoko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko pertsonal fakultatiboaren (BAME) prestakuntza espezializatuko ikasketa-buru bat.

– Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESlaren irakaskuntza-unitatean izendapena duen egiaztatutako tutore fakultatibo bat.

– Osasun Saileko Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko zerbitzuburua.

– Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendariordetzako teknikari bat, idazkaria izango dena.

Hautaketako Batzordeko saio bakoitzean dagokion akta jasoko da. Bertan, honakoa adierazi beharko da: izangaien izenak, baremazioko irizpideak, merituen baremoaren atal bakoitzean emandako puntuazioa eta emandako puntuazioa guztira.

Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren, martxoaren 6koaren, 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordeak izendapen-proposamena aurkeztuko dio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza honi, Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko irakaskuntza-unitateko organo titularra baita, eta, proposamenari jarraikiz, hautatutako izangaia izendatuko du eta, aipatutako Irakaskuntza Unitate horren titulartasun partekatua kontuan harturik, egindako izendapenaren berri emango dio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari zein Carlos III.a Osasun Institutuari, haren berri izan dezaten.

7.– Hautatzeko prozedura.

Hautaketako Batzordeak dokumentazioa baloratu behar du, betiere hautagaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute. Ezingo dira baloratu, inolaz ere, deialdiaren iragarkia EHAAn iragartzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta haren arabera, proposamena osatuko da dagokion izendapena egiteko. Aurretiaz txostena eginda, Baloraziorako Batzordeak betetzeke utzi ahalko du lanpostua, hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (Osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak betetzeko pertsona aukeratzea edo betetzeke uztea) Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eremu publikoan, prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruak egindako lanen aitorpena, dagokion mailaren aitorpenean adieraziko da karrera profesionalean, aipatutako aginduan ezarrita dagoen moduan, baita hautaketa- eta horniketa- prozesuetan ere.

9.– Ordainsarien eraginkortasuna.

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema antolatzeko den martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, izendapenaren ondorioz sortutako ordainsari indibidualak ez dira inongo ordainketa-kontzeptutan gauzatuko, aipatutako dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, erabaki hori ezartzeko Osakidetzako zuzendari nagusiak horri dagokion ebazpena ematen duen eta argitaratzen ez den bitartean.

10.– Ikasketa-buruaren errendimenduaren aldian behingo ebaluazioa.

Osasun-Ianbideak antolatzeko den azaroaren 21eko 44/2-003 Legearen 10. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, ikasketa-buruei dagozkien eginkizunen jarduerak kudeaketa klinikoen eginkizunen izaera izango dute eta, ondorio zuzen gisa, jarduera eta emaitzen aldian behingo ebaluazioa izango dute.

Hautaketako Batzordea sortzeko prozedura bera jarraituz eratuko den beste batzorde batek burutuko du ebaluazioa lau urtean behin eta, kasua bada, erabakia hartuko du ikasketa-buruak eginkizunak burutzen jarraituko duen berresteko edo, aldiz, eginkizun horiek kentzeko. Ebaluazioak aintzat hartuko du zentro edo unitateko plan estrategikoan eta irakaskuntzaren kalitateko kudeaketako planean jasotako helburuak bete ote diren.

11.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 26a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala