Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OIARTZUNGO UDALA
3606

IRAKARKIA, Oiartzun udalerriko Zarata Mapari behin betiko onarpena emateari buruzkoa.

Udalaren Osoko Bilkurak, 2017ko martxoaren 29an egindako batzarrean, «Oiartzungo Udalerriko Zarata Mapak» dokumentuari hasierako onarpena eman zion. Dokumentuak txosten teknikoa eta planoak jasotzen ditu eta AAC Acústica y Lumínica enpresak idatzi du.

Dokumentua bera eta bideratutako espedientea jendaurrean egon ziren hilabeteko epeaz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2017ko apirilaren 18an eta 26an, hurrenez hurren, argitaratutako iragarkien bidez.

Jendaurreko epealdian ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak jasotako prozedura kontutan izanik, Udalbatzak 2017ko ekainaren 28an egindako bilkuran dokumentua behin betiko izaeraz onartzea erabaki du.

Oiartzungo udalerriko Zarata Mapa edonork ikusteko moduan dago bai Mendi eta Ingurumen Sailean baita Udalaren web orrian ere.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez daiteke Euskadiko Autonomia Erkidegoko Justiziako Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, eskubideak babesteko egoki irizten diren egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

Oiartzun, 2017ko ekainaren 29a.

Alkateak,

JEXUX LEONET ELIZEGI.


Azterketa dokumentala