135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (311 KB - 5 orri.)
- EPUB (321 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3587
EBAZPENA, 2017ko ekainaren 12koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak eskaintzen diren gaixotasun arraroen inguruko ikerketa proiektuentzat.
2016ko urriaren 4ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak gaixotasun arraroen inguruko ikerketa proiektuei laguntzen deialdia onesten du, eta hala dator jasota 2016ko urriaren 13ko EHAAn, 194. zk.
Ebazpen horren 14. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoen arabera.
Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa proiektuak finantzatzea.
Bigarrena.– II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, helegitea aurkeztu ahalko da oinarri arautzaileen 14.3 artikuluak bildutakoa beteaz, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango dute nahi duten entitate eskatzaile guztiek.
Barakaldo, 2017ko ekainaren 12a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.