Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3564

IRAGARKIA, 2017ko ekainaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Basauriko, Bilboko eta Arrigorriagako udal-mugarteetan, «132kVko, ZBeko, Basauri TA-Alonsotegi TA eta Larraskitura doan adarra, linea elektrikoa berritzea».

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA); jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk egin baitu.

Erreferentzia: L-8331 GHI/TLE.

Espedientea: 48-AT-I-2017-00020 (AT-H-1991-1010).

– Kokalekua: Basauriko, Bilboko eta Arrigorriagako udal-mugarteetan.

– Aurrekontua: 500.770,80 euro.

– Xedea: bertan dagoen linea elektrikoa berritzea eta eguneratzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Eroalea eta beste elementu batzuk aldatzea euskarri hauen artean: 6-27 eta 12 (LAR)- Larraskitu TA.

Babes kablea eraikitzea euskarri hauen artean: 2-12 (LAR) eta 14-20.

Zuntz optikoa eraikitzea Basauri TAren eta Larraskitu TAren artean.

Euskarri hauek aldatzea: 17, 24, 25 eta 26.

Hauek eskatzen dira: administrazio-baimena, proiektua onartzea, eta onura publikoaren deklarazioa.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki jarduerak ukitutako lursailen jabeek eta gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak – bi kopia – dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2017ko ekainaren 26a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala