Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3554

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 654/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: Hitzezko judizioa 654/2016.

Demandatzailea: Auto Transporte Turistico Español S.A. Atesa.

Abokatua: Felipe Fernandez Tejero.

Prokuradorea: Rafael Bustamante Martin.

Demandatua: Iñaki Fraile Fariñas.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-12-22an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:

XEDAPENAK

Osorik baiesten da Auto Transporte Turístico Martín-ek Auto Transporte Turístico Español-en izenean eta ordez jarri duen demanda, Iñaki Fraile Fariñas-en aurkakoa, eta, horrenbestez, kopuru hau ordaintzeko kondena ezartzen da: 1.044,36 euro gehi 2016ko irailaren 13tik aurrerako legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Iñaki Fraile Fariñas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 artikulua).

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Barakaldo, 2017ko ekainaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala