Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3540

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 26koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 468/2017 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

468/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura arrunta– bidaltzeko agindu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak. Auzi-errekurtso hori ondoko egintza hauen aurka jarri da:

1.– Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 20koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, zenbait lan-poltsa handitzeko hautaketa prozesuetarako deia egiten da, besteak beste, Orientatzaileen lan-poltsa.

2.– Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 20koa, Funtzio Publikoko sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-poltsa jakin batzuetan sartzeko titulazioak eguneratzen dira unibertsitate sistema berrira egokitzeko.

3.– Ebazpena, 2017ko otsailaren 2koa, Funtzio Publikoko sailburuordearena. Honen bidez, aurreko 2017ko urtarrilaren 20ko Ebazpena aldatzen da, eta Orientatzaileen lan-poltsara sartzeko titulazioak zabaltzen dira.

4.– Agindua, 2017ko martxoaren 13koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuarena. Honen bidez ezetsi egiten da, aurreko zenbakietan aipatutako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren eta Funtzio Publikoko sailburuordearen Ebazpenen aurka, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialek jarri duten gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatzen duenarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Bigarrena.– Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira, 468/2017 prozedura arruntean alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iragarki-tauletan argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 26a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN..


Azterketa dokumentala