Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2017ko uztailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3516

17/2017 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide batzuk aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten enpresen konfederazioek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, organizazio, entitate eta elkarteek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Aipatutako legearen 7. artikuluari buruz 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioak lehendakariaren azaroaren 10eko 22/2014 Dekretuaren bitartez izendatutako kide batzuk aldatu dituzte eta aukeraketa berriak egin ditu hori ordezteko.

Horren ondorioz, hauxe,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Oscar Arenas Velasco jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titularra izendatzea, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioak aukeratu ondoren, María Dolores García García andrearen ordez.

2. artikulua.– Jorge Hurtado Abrisqueta jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioak aukeratu ondoren, Antxon Tomasena Alzuri jaunaren ordez.

3. artikulua.– Estibaliz Montero Mendoza andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazo Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioak aukeratu ondoren, Eduardo García Elosua jaunaren ordez.

4. artikulua.– Alfonso Ríos Velada jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioak aukeratu ondoren, Oscar Arenas Velasco jaunaren ordez.

5. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala