Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2017ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3503

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko ekainaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Haren bitartez, tokiko eremuan Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-ekipamenduen sarea 2017an bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautu eta deitzen da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak dioenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

2017ko uztailaren 4ko EHAAn (126. zenbakia) argitaratu zen Agindua, 2017ko ekainaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez tokiko eremuan Euskal Autonomia Erkidegoko gazte-ekipamenduen sarea 2017an bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautu eta deitzen da. Aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira honen bidez.

Laburpenean [2017/126 Laburpena (3/1) orrialdean] eta tituluan [2017/3368 (14/1)) orrialdean], euskarazko bertsioak honela dio:

«AGINDUA, 2017ko ekainaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Haren bitartez, tokiko eremuan Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-ekipamenduen sarea 2017an bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautu eta deitzen da»

baina honela esan behar du:

«AGINDUA, 2017ko ekainaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bitartez, tokiko eremuan Euskal Autonomia Erkidegoko gazte-ekipamenduen sarea 2017an bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautu eta deitzen da.»


Azterketa dokumentala