Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2017ko uztailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3491

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 293/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 293/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Salva Industrial S.A.

Abokatua: Alberto Garmendia Beldarrain.

Prokuradorea: Maria Begoña Alvarez Lopez.

Demandatua: Vanesa Gamez Jimenez; Pan Sol y Gam, S.L. eta Juan Mario Sole Escuder.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-16an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Álvarez prokuradoreak, Salva Industrial, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, Pan Sol & Gam, S.L.ren, Juan Mario Solé Escuder jaunaren eta Vanesa Gámez Jiménez andrearen aurka jarritako demanda, eta, beraz, demandatuak kondenatzen ditut modu solidarioan Salva Industrial S.A.ri 7.803,73 euro ordaintzera, gehi 2016ko apirilaren 11tik aurrera sortutako kontratu-interesak (kopuru horren % 12). Era berean, kostuak ordaintzera kondenatzen ditut.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1845 0000 04 0293 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Mario Sole Escuder demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko ekainaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala