Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2017ko uztailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3463

18/2017 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide aldatzeko dena.

Irailaren 29ko 23/2015 Dekretuaren bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatzen duten kideak izendatu ziren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera.

Geroago, otsailaren 16ko 1/2017 Legearen bitartez, aldatu egin zen azaroaren 27koa 4/2014 Legearen 8.1.b) artikulua, Eusko Legebiltzarrak Gogora-ren Zuzendaritza Kontseiluan duen ordezkaritza egokitzeko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren osaera aldakorrera.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 8.2 artikuluaren arabera, artikulu horretako 1. zenbakiko a) idatzi-zatitik d) idatzi-zatira bitartean (biak barne) aipatzen diren Zuzendaritza Kontseiluko kideek beren izaerari eutsiko diote, baldin eta bakoitzak bere instituziokoa izaten jarraitzen badu, salbu eta hautatzeko eskumena duen organoak ordeztea erabakitzen badu.

Ildo horretan, Lehendakariaren irailaren 29ko 23/2015 Dekretuaren bitartez izendatutako zenbait kidek ez dute betetzen bere instituziokoa izaten jarraitzeko baldintza, eta beste zenbait ordeztu egin dira, haiek hautatzeko eskumena duen organoaren erabakiz. Horrela, Administrazio Orokorrari dagokionez, kide berriak hautatu dituzte Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, Hezkuntza Sailak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak. Eusko Legebiltzarrak ere kide berriak hautatu ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak, berriz, kideak aldatu dituzte. Bidezkoa da, beraz, horien izendapenak legezko egitea.

Ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:

A) Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra ordezkatzeko:

– Sabino Torre Díez jauna, Araubide Juridikoko sailburuordea.

– Ernesto Sainz Lanchares jauna, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

– Ander Añibarro Maestre jauna, Gazteriako zuzendaria.

– Lucía Torrealday Berrueco andrea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

– Miren Artaraz Miñón andrea, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

B) Eusko Legebiltzarra ordezkatzeko:

– José Antonio Pastor Garrido jauna.

– María Pilar Zabala Artano jauna.

C) Foru-aldundiak ordezkatzeko:

– Imanol Lasa Zeberio jauna, Gipuzkoako foru diputatua, Markel Olano Arrese jaunaren ordez.

D) Euskadiko udalak ordezkatzeko:

– Julen Mendoza Pérez jauna, Errenteriako alkatea, José Antonio Santano Clavero jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala