Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3363

IRAGARKIA, Eusko Treneko trenbideetarako gurpil-horniketaren kontrataziorako lehiaketa publikoz deitzen duen lizitazioarena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: trenbideetarako gurpil-horniketa.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: lau urte.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazio gehienezko aurrekontua bostehun eta hirurogei mila eurokoa da, 560.000,00 euro (BEZik gabe).

Argitalpen ondorioetarako kontratuaren balio zenbatetsia 560.000,00 eurokoa da, BEZik gabe.

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko abuztuaren 4a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abuztuaren 16a, eguerdiko 12:00ak arte.

b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6 48006, Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko ekainaren 21a.

Zuzendarinagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala