Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
3361

IRAGARKIA, prozedura irekiaren bidez, xede hau duen lizitazioa kontratatzeko dena: «Euskadin sexismorik gabeko publizitatea eta komunikazioa izateko deontologia eta autorregulazio kodeari atxikitako entitateen sarea kudeatzea 2017-2020 aldian» (Espedientea: 09EMK/09S/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 09EMK/09S/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: sexismorik gabeko publizitatea eta komunikazioa kudeatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2020ko uztailaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 63.700 euro; BEZa (% 21): 13.377 euro. Guztira: 77.077 euro.

5.– Bermeak: administrazio-klausula zehatzen agirian ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007 (Araba).

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Faxa: 945 01 81 59.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak, administrazio-klausula berezien agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

Eskaintza teknikoa: 36 puntu.

Hobekuntzak: 4 puntu.

9.– Parte-hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017-07-28, 11:00k baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007 (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.– Eskaintzen irekiera.

«C» gutun-azalak irekitzea: 2017-09-11, 12:00ak.

«B» gutun-azalak irekitzea: 2017-09-20, 12:00ak.

a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Helbidea: Manuel Iradier 36.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01005 (Araba).

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 21a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala