Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3360

EDIKTUA, kontratu partikularrei buruzko 377/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 377/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Alokabide, S.A.

Alderdi demandatua: Pedro Saez Gómez eta Josefa Colón Muñiz.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

280/2017 epaia, 377/2017 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Alokabide, S.A. demandatzailearen eta Pedro Saez Gómez eta Josefa Colón Muñiz demandatuen artean.

Pedro Saez Gómez eta Josefa Colón Muñiz demandatuen egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala