Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3348

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 15ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Aloña Retegui Miner andreak gainditu egin duela 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenak (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Aloña Retegui Miner andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila (NAN zk.: 44138091X). Kodea: AGC8L1 – D00112-19. Jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa». Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Materialen Oinarriak I», «Materialak II» eta «Bioteknologiak».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko ekainaren 15a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017/02/03ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala