Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3343

704/2017 EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2016ko azaroaren 24ko 571/2016 Epaiaren betearazpena argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Epaia Amaia Abarrategui Odriozola andreari dagokio zehazki, erizain-kategorian dagoenari (2011ko EPE).

EAEko Auzitegi Nagusiaren 2016ko azaroaren 24ko 571/2016 epai judiziala ikusi eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, honako hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– EAEko Auzitegi Nagusiaren 2016ko azaroaren 24ko erabaki judizialaren ondorioz, jarduketak egin behar dira 2011ko lan-eskaintza publikoan erizain-kategoriako langileak hautatzeko prozesuan.

Bigarrena.– Erizain kategoriako langileak hautatzeko prozesuan egindako aurretiko jarduketak ikusita, Amaia Abarrategui Odriozola andrearen egoerari dagokionez, epaia betearazteko izapideak jarraitu behar dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako 232/2015 epaia berresten duen EAEko Auzitegi Nagusiaren 2016ko azaroaren 24ko erabaki judizialaren ondorioz, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenak onartutako deialdiaren oinarri orokorretan ezarritako prozedurari jarraikiz beharrezko izapideak eginik, egokia da Amaia Abarrategui Odriozola andreari 29,1600ko puntuazioa ematea esperientziaren atalean, bai eta 134,3600 puntuko puntuazio globala ere. Ondorioz, lanpostua izateko eskubidea du.

Era berean, egokia da Amaia Abarrategui Odriozola andreari destino bat esleitzea Donostialdea ESIn (Donostia Ospitalea), txanda irekian, erizain-kategorian.

Hirugarrena.– Prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 51. artikulua).

Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzean, entzunaldia eman zaie interesdunei, kontuan hartuta zer dioen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluak.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2016ko azaroaren 24an Amaia Abarrategui Odriozola andrearekin lotuta, 2011ko lan-eskaintza publikoaren testuinguruan, emandako epaia bete dadila agintzea.

Bigarrena.– Epai judizialaren betearazpena honako jarduketa hauetan oinarriturik gauzatzea:

1.– Amaia Abarrategui Odriozola andreari 29,1600 puntu aitortzea esperientziaren atalean, eta guztira 134,3600 puntu hautaketa-prozesuan (erizain-kategoria).

2.– Donostialdea ESIn (Donostia Ospitalea) txanda irekian lanpostua esleitzea, erizain-kategorian, Amaia Abarrategui Odriozola andreari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenak onartutako deialdiaren oinarri orokorretan ezarritako prozedurari jarraikiz.

3.– Estatutupeko langile finkoaren izendapena egitea erizain-kategorian Amaia Abarrategui Odriozola andrearen alde, eta adieraztea hilabeteko epea izango duela esleitutako lanpostuaren jabe egiteko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendaritza nagusiaren egoitzan, honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala