Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2017ko ekainaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3282

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 142/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 142/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Exclusivas Direna, S.L.

Alderdi demandatua: Igoniz de Construcciones y Reparaciones, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

XEDAPENAK

Osorik baiesten dut Exclusivas Direna SL merkataritza-sozietateak aurkeztutako demanda, Igoniz Construcciones y Reparaciones SL merkataritza-sozietatearen aurka, Azken Etxe Jatetxea ostalaritza-establezimenduaren titularra bera. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila ehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hamar zentimo (1.157,10) ordaintzera; zenbateko hori handituko da, 2015eko apirilaren 30etik aurrera, honela kalkulatutako interesaren arabera: Europako Banku Zentralak azken finantzazio-eragiketa nagusiari –dagokion seihileko naturalaren lehen eguna baino lehen egindakoari– aplikatutako interes-tasa, zazpi puntu gehituta, zorra erabat ordaindu arte.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinarazi bekie epai hau alderdiei, eta ezagutaraz bekie irmoa dela eta haren aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu (PZLko 455.1 artikulua).

Eta epai hau, behin betiko epaitu baita auzialdi honetan, erabaki, agindu eta sinatu dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko martxoaren hamarrean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Eibar (Gipuzkoa), 2017ko ekainaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala