Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2017ko ekainaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3276

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 31koa, Osasuneko sailburuarena, Etxebarriko farmazia-eskualdean, Etxebarri Doneztebeko Elizatean, farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak zabaltzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.

Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da Etxebarriko farmazia-eskualdean, Etxebarri Doneztebeko Elizatean, farmazia-bulego berri bat irekitzea bidezkoa dela.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Deialdia egiten da Etxebarriko farmazia-eskualdean, Etxebarri Doneztebeko Elizatean, farmazia-bulego berri bat sortzeko, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen duen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).

2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan xedatutako irizpideekin eta 2017ko biztanleriaren datuekin bat, Etxebarriko Udalerrian kokatu beharko da deialdiko farmazia-bulegoa.

3.– Hilabetekoa izango da deialdiko farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4.– Aipatu eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.

5.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbide hauetan aurkeztu ahalko dira:

Osasun Saila: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Arabako Lurralde Ordezkaritza: Olagibel kalea 38, 01004 Vitoria-Gasteiz.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Antso Jakitunaren kalea 35, 20010 Donostia.

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Errekalde zumarkalea 39, 48008 Bilbao.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 31.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala