Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3236

IRAGARKIA, B-15/2017-T zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Sonia Romero Chorro andreari –Bilboko Bilbo Zaharra kaleko 23. zenbakian dagoen «Bar Mandrágora» establezimenduaren titularrari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zigor espedientean ebazpena eman dela, arau-hauste sanitario bat egiteagatik (Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen arau-haustea). Jarri zaion isunaren zenbatekoa 601 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ipintzen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztertu ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbon, Rekalde zumarkalean 39 A, 5. solairuan – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa epe honetan egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1aren eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16aren eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Kutxabank – Kontu zk.: IBAN ES85 2095 0611 0132 3906 8030 - Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isuna ordaintzen ez bada, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko ekainaren 12a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala