Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3235

IRAGARKIA, 38/2016 zehapen-prozeduraren gaineko ebazpen-proposamena, espedientearen instrukzio-egileak emana.

Bar Brisas del Caribe (Sebastián Fernández de Leceta kalea 7, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titularra den Joanny Miguel Feliz Santana jaunari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-prozedura hasteko erabakia. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Eta horren bitartez jakinarazten da, 2017ko maiatzaren 16an, zehapen-espedientea ebazteko proposamena eman dela; osasun-araudia (tabakoa) haustearren ireki zen espediente hori.

Legezko oharrak:

– Eta honako honetaz ohartarazten da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluarekin bat etorriz, 15 eguneko epea du, jakinarazpen hau egiten denetik hara, alegazioak aurkezteko, espedienteko edukia kontsultatzeko eta bertan diren agirien kopiak eskuratzeko; espediente hori Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan dago (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz, Araba).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 5a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala