Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
3227

IRAGARKIA, horniketako administrazio-kontratu hau formalizatu dela jakinarazteko dena: «Memoriaren Plaza erakusketarako materiala eta soinuko eta proiekzioko ekipoak alokatzea» (Espedientea: 04G/04SU/2017).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: 04G/04SU/2017.

d) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Memoriaren Plaza erakusketarako materiala eta soinuko eta proiekzioko ekipoak alokatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: erakusketak egingo diren lekuetan.

d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen den egunetik hasi eta 2017ko abenduaren 31ra arte.

e) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: 2017ko apirilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 75. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 71.982,90 euro (BEZa barne).

5.– Kontratuaren esleipena eta formalizazioa.

a) Noiz esleitu den: 2017ko maiatzaren 31.

b) Noiz formalizatu den: 2017ko ekainaren 6a.

c) Kontratista: Telesonic, S.A.U.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 63.162,00 euro (BEZa barne).

Bilbao, 2017ko ekainaren 13a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.


Azterketa dokumentala