Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3225

EDIKTUA, 468/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 468/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Arketa Abogados S.L.

Abokatua: David Niño Gorritxo.

Prokuradorea:

Demandatua: Maria Elena Aguilera Arias.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-02an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Arketa Abogados, S.L.k María Elena Aguilera Ariasen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, honako erabaki hauek hartu ditut:

Kondenatzen dut María Aguilera Arias andrea Arketa Abogados, S.L.ri 537,26 euro gehi PZLren 576. artikuluan aurreikusitako interesak (epaiaren datatik, 2017ko maiatzaren 2tik, aurrerakoak) ordaintzera.

María Elena Aguilera Arias kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera, halakorik balego.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Elena Aguilera Arias demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala