Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3224

EDIKTUA, zor-aitorpenari buruz bideratutako 172/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 172/2016 prozedura arrunta bideratu da, Fernando Ezpeleta Gogenurik eta Itziar Larrañaga Zarrabeitiak eskatuta, Elisabet Aguirrezabal Maiztegui, Kanadian Estructurak, S.L., Miren Cortazar Fernandez eta Lydia Galvan Garciaren aurka, zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

93/2017 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Fernando Ezpeleta Gogenuri eta Itziar Larrañaga Zarrabeitia.

Abokatua: Maria Aranzazu Laguardia Zalbide eta Maria Aranzazu Laguardia Zalbide.

Prokuradorea: Ana Bregel Orella eta Ana Bregel Orella.

Alderdi demandatua: Elisabet Aguirrezabal Maiztegui, Kanadian Estructurak, S.L., Miren Cortazar Fernandez eta Lydia Galvan Garcia.

Abokatua: Alberto Urrutia Irazabal, Alberto Urrutia Irazabal eta Nerea Alonso Suarez.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana, Francisco Ramon Atela Arana eta Esther Asategui Bizkarra.

Judizioaren gaia: zorra aitortzea.

Durango, bi mila eta hamazazpiko maiatzaren zortzia. Julio Luis Gallego Martínezek, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak ikusi ditu epaitegi horretan 172/16 erregistro-zenbakiarekin bideratutako hitzezko judizioaren autoak; Fernando Ezpeleta Gogenurik eta Itziar Larrañaga Zarrabeitiak eskatuta bideratu da –Bregel Orella prokuradorea aritu da haien izenean, Laguardia Zalbide letraduaren laguntzarekin– honako hauen aurka: Elisabet Aguirrezabal Maiztegui eta Miren Cortázar Fernández –Atela Arana prokuradoreak eta Urrutia Irazabal letraduak ordezkaturik–; Lidia Esther Galván García –Asategui Bizkarra prokuradoreak eta Alonso Suarez letraduak ordezkaturik; eta auzi-ihesean den Kanadian Estructurak, S.L.

EPAITZA

Ezezten dut Bregel Orella prokuradoreak Fernando Ezpeleta Gogenuriren eta Itziar Larrañaga Zarrabeitiaren izenean eta haiek ordezkatuz jarri duen demanda, honako hauen aurkakoa: Elisabet Aguirrezabal Maiztegui eta Miren Cortázar Fernández –Atela Arana prokuradoreak ordezkaturik–; Lidia Esther Galván García –Asategui Bizkarra prokuradoreak ordezkaturik–; eta Kanadian Estructurak, S.L. merkataritza-sozietatea. Horrenbestez, demandatuak absolbitu egiten ditut euren aurka egindako eskaera guztietatik, eta kostuak ordaintzeko kondena berariaz ezartzen diot alderdi demandatzaileari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4762 0000 04 0172 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Kanadian Estructurak, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hamazazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala