Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3222

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, Euskadiko Eraikin Publikoetan Energia Efizientzia eta Energia Berriztagarrien Erabilera Sustatzeko Planaren aldeko laguntza programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2017. urtea.

Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, laguntza programa honen helburu nagusia hauxe da: energia zerbitzu enpresen parte hartzea sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki eta Autonomia Administrazioko eraikin eta instalazioetan energia aurrezteko, energia efizientzia hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak aztertu eta jartzeko.

Adierazitako guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, energia zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, Euskadiko eraikin publikoetan energia-efizientzia eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko planaren aldeko laguntzen 2017ko programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, energia zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, Euskadiko eraikin publikoetan energia-efizientzia eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko planaren aldeko laguntzen 2017ko programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2017ko ekainaren 5a

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala