Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3221

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Industria Arloan Energia Efizientziaren eta Energia Berriztagarrien Erabileraren Aldeko Inbertsioak Sustatzeko Laguntzen Programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2017. urtea.

Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, laguntza programa hau eratu da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako industria arloko eraikin eta instalazioetan energiaren aurrezkia lortzeari eta energia-efizientzia hobetzeari begirako jarduerak sustatzeko helburu nagusiarekin, baita haietan energia berriztagarrien erabilera areagotzeko ere.

Adierazitako guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, industria arloan energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen 2017ko programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, industria arloan energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen 2017ko programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2017ko ekainaren 5a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala